kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Ibaiertzeko ipuina / Oihane Amantegi Uriarte / Elkar, 2020

Ertzetik ertzera, ibaia Ainhoa Aldazabal Gallastegui / Argia, 2021-01-03

Urte honen hondarrean idatzi dut Argia astekari honetarako urteko azken literatur kritika. Ohorea nirea. Urtea amaitzeko eta liburua hasteko liburuaren azken orrira joateko gonbidapena egin nahi nizueke. Irakurtzen hasi aurretik girotu ezazue abesti horiekin egongela. Ezagutzen badituzue jakingo duzue giro lasai eta berezia sortzeko parada emango digutela. Neguko solstizioaren giro introspektibo eta magikoa jaso dut abestiotan. Prestatu txokolate beroa edo ardo kopatxo bat. Eta gozatu.

Oihane Amantegiren lehen liburu honek hasiera harrigarria eta inpaktuzkoa du oso. Askotan entzun diot Josune Muñozi anekdota on baten aukeraketa idazle on baten marka dela eta anekdota horrek sortzen duen inpaktua ondo ebaztea eta eskatzen duen tentsioa mantentzea ez dela batere erraza. Bada, lortzen du Amantegik anekdotaren pisuari eutsi eta liburuan zehar maila altua mantentzea.

Hilda jaio den ahizpa bikia eta bizirik jaio dena aurkeztuko zaizkigu oso hasieratik. Hortik aurrera bizitza eta heriotzaren minez, mugez eta kontrakotasunez arituko da. Mendebaldeko kulturan hain ohikoa den banaketa lausotuko du eta gerturatuko ditu bizitza eta heriotza. Pertsonaia nagusiaren amets, irudimen eta barne bizitzaren bitartez gertatuko da hau. Mundu magiko eta aberatsari egingo dio leku. Ipuinaren eta eleberriaren artean jolasten arituko da, genero literarioen mugak ere kolokan jarriz.

Ibaia da ipuinaren hitzak eramango dituen korrontea: Ochlockonee ibaia, ibaiertza, ibaiak gainezka egitea, ibai izoztuak, errekak… espazio fisiko gisa beti mugimenduan dagoen leku bat da ibaia. Edertasunaren gotorleku ere bada. Bizitza ugaria ere jasotzen du. Beste alde batetik, izaki magikoen ezkutalekua da. Misteriotsu. Arriskutsu. Urak, emozioen munduak alegia, bi munduren arteko elkarrizketa sortzeko metafora gisa funtzionatzen du.

Liburua ez da ehun orrialdetara iristen eta begirada batean konturatuko gara atal bakoitza kapitulu oso motzek osatzen dutela. Moztasun hori kontatuko zaigunaren sakontasunarekin dago kontrastean eta efektu pizgarria sortuko du irakurlearengan. Anekdota bikainaren, erritmo biziaren, gai ausartaren eta metafora ezinhobearen bidez, eleberri borobila eta orekatua sortu da Oihane Amantegiren lumatik. Eskerrik asko, Oihane, ibai berriekin literaturaren itsasoa hornitzearren. 2021ari osasuna eta letren garraiolari apartak eskatuko dizkiot. Amesten jarraitzeko.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak