kritiken hemeroteka

8.811 kritika

« | »

Nola gorde errautsa kolkoan / Miren Agur Meabe / Susa, 2020

Esperientzia eta denbora Javier Rojo / El Diario Vasco, 2021-01-02

Azken urte hauetan Miren Agur Meaberen literatura eta bereziki poesia bi oinarri hauen gainean eraikitzen dela ematen du: esperientziaren adierazpena eta denboraren iragazkia. Izan ere, haren poesian subjektuaren esperientzia bereziaren, propioaren isla eskaintzen da, edo behintzat haren poemetan agertzen diren gertakariak halako eskarmentuaren ondorioak izango balira bezala azaltzen dira. Benetako esperientzia zein esperientzia irudikatua izan, subjektuak, nolabait esateko, bere burua eskaintzen du poesian. “Nola gorde errautsa kolkoan” norberaren bizipenak era horretan erabiltzearen adibidea dugu. Haurtzaro eta nerabezaroko gertakariak, xumeak baina bere xumetasunean oinarrizko eta funtsezkoak, agertzen dira behin eta berriro, garai haietako gertakarietan geroko bizitzaren hazia aurkituko balitz bezala, gertakari horiek subjektua betirako markatu balute bezala. Norberaren aberri bakarra bere haurtzaroa dela esango balitzaigu bezala. Eta garai hartako gertakariak kontatzen direlarik (askotan, subjektua ‘gu’ generiko baten atzean difuminatuta: bere esperientzia berezia da, baina beste hainbaten esperientziaren antzekoa alegia), identitatea osatuz doa, gauza txikien biltzaile.

Meabek errealitate pertsonala baina neurri handi batean partekatua ere baden hau ez du besterik gabe eskaintzen. Hau adierazteko denboraren iragazkia erabiltzen du, gertakariak oroitzapen bihurtuta, zeren gertakari horiek azaltzen dituena ez baita behinolako subjektua, gaur egun, horiek birsortzen dituen heldua baizik. Nostalgia puntu batez gaurko helduak garai hartako beste ‘ni’ hura ikusten du, egiten duena eta kontatzen duena subjektu berbera izanda ere, aldatuta dagoelarik. Eta ikuspuntu honetatik esperientzia pertsonala unibertsalizatu egiten da, eta bertan bere burua islatuta ikusiko du irakurle askok.

Azken kritikak

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak