« Bihotzean daramagun mundua | Gorputza ezbaian nola emakumeak hala, literaturaren joko zelaian »
Maren / Alaine Agirre / Erein, 2017
Maren, Libe eta Oier Mikel Urkixo Aierdi / Begitu, 2019-05-02
Gazteentzako literatureagaz jatorku Alaine Agirre oingo honetan. Eta adierazo behar dogu eskertu egiten dala holango proposamen freskoakaz topo egitea. Halanda be, betiko kontua… Gazteentzako literaturea, gazteentzat baino ez da? Zaharrok ezin geinke gazte-literatureagaz disfrutau?
Txandaka saileko hiruko honek gazte zein helduentzat egindakoa emoten dau, eta halantxe aitortu dau sarri autoreak: ez leuke gura liburu honeek gazteentzako literatura moduan klasifikatzerik.
Gure protagonistak 16 eta 20 urte bitarte daukiez, eta munduari, besteai eta euren buru eta barrenai begiratzeko modu diferenteak. Gauza asko daukiez deskubriduteko: sexua, harremanak, askatasuna, dudak, bildurrak, mina, gaixoa…
Euren errealidadeak bat egin, eta alkarregaz bidaia bateri ekingo deutsie. Bidaia horretan, aurretik eukiezan uste eta pentsakera sendo eta seguruak jausten hasiko dira, krisian sartuko dabez-eta hainbat pasadizuk. Euren barrenekoak eta kanpokoak hobeto ezetuteko okasinoa izango dabe, eta leiduten dogunok aldaketa eta transformazino horreen testigu bihurtuko gaitu Agirrek.
Maren dogu lehenengoa, eta ha leiduten hasi eta lasterrera, atrapaturik geratuko gara, gazte zein heldu. Gaur egungo gaztetxuak erabilten dabezen erreferentziak erabili dauz idazleak. Igarten jako gazteak literaturara bildu gura dauzala, eta, horretarako, estilo labur, zuzen eta dibertiduan eskribidu dau. Hasikerako eszenak be irakurlea atrapau gura dau: gaztetxu biren arteko sexu eszena esplizitu eta patetikoa. Istorioa arin doa, eta konturatu orduko, lehen liburua akabau, eta bigarrenagaz hasteko gogoa eukiko dogu.
Guraso, irakasle, hezitzaile eta beste askoren ardurea izaten da gazteak liburuetara hurreratzea. Ba horixe berori opatzen deusku idazle bermeoztarrak. Gure gazteak literatureagaz disfrutetako hirukoa, eta geuk be sano gustura leiduko doguna: Maren, Libe eta Oier.
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro