« Poeta helduaren autorretratua | Begien bistakoa berriro »
Aldi baterako / Manu Lopez Gaseni / Pamiela, 2018
Bizitzea, bizirautea Javier Rojo / El Correo, 2018-12-08
Manu Lopez Gaseni oso ezaguna da euskal literaturan. Bere ibilbidean haur eta gazte literaturako lanak ageri dira, saiakerak eta noizean behin helduentzako idazlanak ere bai, nahiz eta azken hauek oso ugariak ez izan. Literatur motak, beraz, askotarikoak dira, baina alor batean ez zen aritua orain arte: helduentzako poesiarenean. Eta hain zuzen ere, horixe da liburu honetan eskaintzen dena. Idazlanari “Aldi baterako” jarri dio izenburua eta Ernestina de Champourcin saria irabazi zuen 2017ko deialdian.
Izenburuari erreparatzen badiogu, liburuko poemetan azaltzen den ikuspuntua oso ondo laburtzen duela esan daiteke, zeren bertan ageri den gai nagusia gizakiari denboraren aldetik aurkezten zaion muga baita. Klasikoren batek esandakoa berridatziz, ez gara bi menderako eta muga hau nabarmenago begitantzen zaio pertsonari amaiera hurbil egon daitekeela iruditzen zaionean. Gizakiak begi-bistan ditu bere limitazioak eta nolabait transzenditu nahi lituzke. Hori lortzeko bidea sorkuntzan aritzea da. Planteamendu honen inguruan Lopez Gasenik bi zatitan banatutako poema liburua sortu du. Lehenengo zatian (“Aldi baterako erakusketa” izenburua jarri dio), museo batean egongo bagina bezala norberaren bizitza artearen bidez luzatuta ikusten dugu. Subjektuak (eskulturen modeloak adibidez) aspaldian desagertu dira, baina nolabait inmortalizatuta geratu dira arte lanaren bidez, arteak, edozein dela ere arte mota, denbora luzatzeko ahalmena baitu. Liburuaren bigarren zatiak, “Aldi baterako biziraupena” izenburukoak, gaiari beste ikuspuntu bat emendatzen dio. Izan ere, mugak gertu ikusi dituenak badaki bizitzea bizirautea dela. Eta orduan halakoak jainkoaren papera joka dezake sorkuntzaren bidez, idazketan azken puntua noiz jarriko berak erabakita.
Lopez Gaseniren poema hauek argiak dira, gardenak, baina poesiari uko egin gabe idatziak. Artea aipatzen dute askotan; hala ere, irakurleak ez du estetizismo kriptikorik aurkituko. Baliabideen aldetik, paralelismoak eta paradoxak erabiltzen ditu testuetan; eta horiek subjektua ispilu moduko baten aurrean kokatzen dute, bera ere baden ifrentzua erakusten diotelarik.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi