kritiken hemeroteka

8.787 kritika

« | »

Girgileri Anderea / Maialen Hegi-Luku / Elkar, 2018

Mendi errusiarrean nola Amaia Alvarez Uria / Argia, 2018-06-03

Maialen Hegi-Lukuren opera primari buruz hitz egingo dugu hurrengo lerroetan. Girgileri anderea izenburua eman dio aurtengo Gazteluma IX. Literatur sorkuntzarako burtsan irabazle izan den lanari. Ipar Euskal Herriko idazle gazteak euskaraz idaztera bultzatzeko sortu zuten 2000. urtean eta hau da saritutako zazpigarren lana.

Munia protagonista bipolarra da eta egilearen xedea irakurlea “eri-ero-tasun” horren aurrean jartzea da. Horretarako kanpotik eta barrutik begiratuko diote gaiari ahots narratibo desberdinek. Lehen pertsona agertuko zaigu protagonistak bere esperientziaren berri ematen digunean eta hirugarren pertsonarekin narratzaileak erakutsiko dizkigu ingurukoek, senideek eta lagunek, nola bizi duten.

Nahasmendu psikologikoak, buruko gaixotasunak, gogo-mina, zoramena… Azkenaldiko mendebaldeko kulturan gero eta zabalduago dauden gaitzak dira eta euskal literaturan ere nabari da presentzia areagotze hori. Orain arteko bi adibide azpimarragarrienak Itxaso Martinen Ni Vera (2012) eta Alaine Agirreren Odol mamituak (2014) dira. Hiru lanotan agertzen dira esperientzia hau bizi izan dutenen testigantza eta ingurukoengan izan duen eragina.

Hegi-Lukuk bipolaritatea fikzioaren bidez kontatzeko saiakera honetan testu mota anitzak erabili ditu: narrazioa, elkarrizketak, egunerokoa, sare sozialetako mezuak, gutunak, eta idazteaz gain, azaleko eta bost atal hasieretako marrazkiak egin ditu.

Erabilitako irudi eta sinboloek mitologiatik edaten dute amalurra, lamia, edo katu beltza orriotara ekartzen dituenean, eta larrea eta kalea elkarren arteko lehian kokatu ditu. Protagonista Parisen bizi da, baina trenez ibiliko da joan eta etorrian Baionako gurasoen baserrira eta buelta hirira, osatzeko eta oreka berreskuratzeko.

Koloreei dagokienez, beltza, iluntasuna eta gaua hedatzen dira depresio uneetan, goraldi eta delirioetan aldiz, mila kolorek kitzikatuko gaituzte merkataritza guneetako neoi eta kaleetako argietan. Agirreren lanean aldiz, gorria zen nagusi, odolaren, larritasunaren kolorea.

Zeharka, ikuspegi kritikoa ere agertzen da, adibidez, protagonistak galdetzen duenean “nork edo zerk du lema atxikitzen?”, gorputzak, gogoak, psikiatrek, laborategi farmazeutikoek? Beraz, bada modurik gai hauetan euskaraz barneratzeko.

Azken kritikak

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Mikel Asurmendi

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Mikel Asurmendi

Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Barazkijalea
Han Kang

Jon Martin-Etxebeste

Café Mokka
Jabier Muguruza

Aiora Sampedro

Itzala
Maixa Zugasti

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak