kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Arrastoak / Dejabu panpin laborategia / EHAZE, 2016

Isiltasunaren geruzak Iratxe Retolaza / Argia, 2017-07-02

Duela hiruzpalau urte agertokietan gorputz harturiko Arrastoak antzezlanak, Dejabu Panpin Laborategiaren ibilbidean temati azaleraturiko egoerak jorratu zituen: (des)errotzeranzko bideak, isilduriko zauriek utzitako orbanak, memoria gorpuzteko ariketak eta abar. Liburuan geruzaz geruza azaleratu dira antzezlan hartan gorpuzturiko hainbat ikuspegi artistiko.

Gorpuztearen geruza. Lur protagonistak familiako zauri baten arrastoari segituko dio, ama hil berritan; bilaketa horretan bidaide izango ditu aita, Marga lankidea eta Roberto psikoanalista, eta etengabeak izango dira genealogia afektiboen inguruko hausnarketak. Antzezpenaren oihartzunak gogora etorrita ere, irakurraldiak pertsonaiak zein eszenak beste modu batera gorpuzteko aukera ematen digu irakurleoi: gorputzak hurbilagotik eraikiko ditugu, edo bestelako perspektiba batetik; Bittori txotxongiloari jada hezur-haragizko gorputza irudikatuko diogu, eta abar.

Testugintzaren geruza. Euskal antzerki idatzi eta inprimatuak joera nagusi bati lotu zaizkio: antzerki-testua hartu izan da antzezpenaren abiaburu eta aingura. Antzerki-argitalpen gehienek, gainera, sari bat izan dute akuilu, eta kasu horietan, gehienetan antzerki-testu inprimatua baizik ez da hedatu. Arrastoak liburuan antzerki-testuaren beste ikuspegi bat hedatu da: testu dramatikoa antzezpenaren arrastoetariko bat baino ez da, sormen-prozesuaren adarretariko bat baino ez. Arrastoak liburua, hortaz, antzezpenaren arrastoak biltzeko ariketa da; eta liburuaren bihotzean kokaturiko argazki-bildumak ere antzezpen-uneen memoria biziberritzeko balio du (eta antzezlanean bertan argazkiek ere memoria biziberritzen diete pertsonaiei).

Sortzaileen geruza. Antzezpenaren eta sormen-prozesuaren inguruko hariak eta oihartzunak ere bildu dituzte: besteak beste, sormen-prozesua suspertu duten esperientziak bildu dituzte (ametsak, galera pertsonalak, irakurgaiak, antzezpenak, sortzaileak…). Oharretan bada nitasunik, baina esperientzia pertsonal horiek gutasun baten barruan kokatu dira, sormen kolektiborako pizgarri izan direlako.

Objektuen geruza. “Dramaturgiaren zirkuluak” atalean, poetikaren ardatzak aletzen dituzte, eta horietan azkena, “objektuen memoria”: “Baina espazio baten sintesiaz gain, objektu horrek emozio bat ere ekar dezake”. Arrastoak liburuaren irakurraldia amaitzean, halako sentsazioa izan dut: antzezpenaren memoriaren arrastoak objektu bilakatu dituela, emozio-kaxa bihurturik; era berean, erresonantzia-kaxa baten gisa, espazioan zein denboran (des)errotzearen inguruko emozio zein galdera berriak sortu ditu. Liburuak, beraz, adarkatzeak sortu ditu Arrastoak egitasmoan.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak