kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

Zer egingo dugu orain opariekin? / Aritz Gorrotxategi / Algaida, 2017

Krisi existentzialaren gulaga Hasier Rekondo / Berria, 2017-02-12

Balirudike ipuingintza kasik desagertu egin dela gure literaturatik. Nobelaren atzaparrek ito egin baitute iragan mendeko 80ko hamarkada hartan nagusi zen ipuingintzaren urrezko aroa. Alta bada, badira zenbait egile narrazio laburren moldean tematzen direnak, askotan literatur sari bati esker moldatu ere, eta nobelagintzan baino hobe. Kasu honetan, Aritz Gorrotxategik (Donostia, 1975) 53. Donostia Hiriko Kutxa Literatura Saria eskuratu zuen Zer egingo dugu orain opariekin? (Algaida, 2016). Argitaletxeen munduaren xedeak asmatu ezinak direnez, Sevillako argitaletxe batek kaleratu dio ironiaz eta tentuz ehundu bederatzi kontakizun laburrez osatutako hau.

Bere azken nobelaren —Koldar hutsa zara (Erein, 2015)— iruzkina idaztean esan nuen ez zuela eleberriaren erritmoekin eta pertsonaien eraikuntzarekin asmatu, eta aise aurreikusteko moduko bigarren parteak huts egin ziola. Oraingo honetan erabat asmatu duela azpimarratu beharra daukat. Narrazio laburrak ederki planteatu ditu, non fikzioaren hariak, tonu ironikoak eta grisak bete-betean egiten baitute bat. Era guztietako krisien gaineko potreta sinesgarria ondu du idazle donostiarrak: krisi ekonomikoaren ondorioak izoztutakoa, bikote-harremanek denboraren iragatearen eraginezkoa, haurrak hezi beharrak eta maitasunaren edota sexuaren garra itzaltzearen ondoriozko ezintasunak, hipotekek, langabeziak eta enparauek eragindakoak, gehiengo absolutuak indibidualtasunari eragin liezazkiokeen ubeldurak, gatazkaren garaiko baztertze ezberdinak…

Liburu honetako narraziorik esanguratsuena, eta askotxo esatea da guztiek baitute zer-esan iradokitzailea , Bertso-hop dela esango nuke. Kontakizun horretan bertsolaritzaren mundu lar hertsian, lazo urdinaren garaietan, bertsolari hasi-berri baten “esperientzia traumatikoa” kontatzen digu Gorrotxategik. Idazle donostiarrari betidanik interesatu zaio gehiengoak askatasun indibiduala itotzeko duen gaitasuna, artaldearen kontrako ardi-beltzaren borroka antzua, apika alderatze lar muturrekoa eginez, gulag batekin alderatzen ditu gure gatazkaren eraginezko baztertze politiko bat eta Stalinen garaiko gulaga. Gatazka puri-purian zegoela, Garikoitz bertsolari disidentearen eta politikoki ez-zuzenaren potreta maisuki landu du, ederrak dira bertso-amaierak baliatuz egindako alderaketa politikoak, gure kontraesanen gordintasuna garraztasunez aireratuz.

Liburuari izenburua ematen dion lehen narrazioan, berriro ekingo dio askatasun indibidualaren gaia jorratzeari: Enekok auzitara eramango du Olentzero. Trufarako aukera guztiak profitatuz, gai instituzionalizatu baten aldaerak agertu dizkigu egileak, kasu honetan jai eta kontsumo sakratuaren izenean eraikitako gulaga. Ohitura sakratu-sainduen izenean, edota gainerakoen onarpenaren botere jainkotarraren izenean, irensteko gure gaitasunaren ispiluarekin jarriko digu aurrez aurre. Apika narrazio honek ez du amaiera borobilik edo zirraragarririk, baina tentuz estutzen ditu gizartearen sineskeriak eta onarpenak, ironia sarkorra lagun.

Oso identifikatua sentitu naiz bi narrazioekin. Zer moduz haurrak izenekoan haurren eta ohituren eraginez bikote baten arteko maitasuna eta sexu-grina galtzeko arriskuez hitz egiten zaigu, eta horren kontra erabili beharreko eguneroko estrategia txikiez. Bestalde, Bikiak izatea korapilatsuagoa da narrazioan erditzeko garaian bikote batek jasaten duen iritzi-mediku kontrajarrien zentzugabekeria salatzen du; gulag existentzialaren aurkako aldarria.

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak