« Black, lesbian, mother, warrior | Literatura eta simulakroa »
Fotogramak / Goiatz Labandibar / Elkar, 2016
Ilusioa babes Javier Rojo / El Diario Vasco, 2016-05-07
Goiatz Labandibar narrazio liburu batekin agertzen zaigu berriro ere euskal literaturaren unibertsoan. Honetan liburuak “Fotogramak” du izenburua eta bertan hamaika narrazio biltzen dira. Liburuaren kontrazalean azaltzen den bezala, narrazio horien jatorrian argazkiak daude, gehienak argazkilari ezagunek eta kontsakratuek eginak. Argazki horiek iradokitzen dutena oinarri, idazleari sentiarazten diotena berreraikitzen saiatzen da narrazio formatuan. Liburuan ez da argazkien kopiarik agertzen, baina argitaletxearen webgunean irakurleak haiek ikusteko estekak topatuko ditu. Jatorria alde batera utzita, liburuan biltzen diren testu gehienek antzeko ezaugarriak erakusten dituzte. Lehenengoa, begi-bistakoena baita, narrazio guztietan agertzen den giro exotikoa litzateke: izan ere, istorioak Frantzian edo Estatu Batuetan kokatuta daude, argazkietan ikusten denari jarraituta gehienetan. Inguru hurbiletik aldentzeak aukera ematen dio idazleari, bestela, Euskal Herrian bertan kokatuta alegia, oso sinesgarriak izango ez liratekeen istorioek irakurlearen begietan egiaren itxura har dezaten. Ipuin gehienetan antzeko tonua ere erabiltzen da. Narrazioak pertsonaiek aurkezten dituzten ilusioak eta esperantzak oraindik desagertu ez diren momentuaren inguruan antolatuta daude. Honek eramaten ditu pertsonaiak errealitatearen aurrean ikuspuntu ingenuoa izatera, malenkoniatsua ere bai, halako ilusio eta esperantzak izateak errealitate bortitza gainditzen lagundu ahalko balu bezala. Esan daiteke ilusio horien bidez benetako errealitatean ez, baizik eta beraien neurrian eraikitako errealitate paralelo eta idealizatuan bizi direla. Eta munduaren ikuskera sinple horri esker lortzen dute aldez edo moldez aurrera ateratzea, nahiz eta batzuetan benetako munduak harrapatu eta irteerarik gabe gelditzen diren. Bitartean, errealitate paralelo horretan, pertsonaiak zoriontsuak izan daitezkeelako ilusioan murgiltzen dira. Ipuinek errealitate estilizatua erakusten dute, pertsonaien ikuskerak ia-ia oniriko bihurtu duten errealitate idealizatua. Izan ere, errealitate ziztrinetik babesteko bide bakarra ilusioa mantentzea baita.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi