« Libre baizik | Lekurik ez literaturarentzat »
Hiri hondakin solidoak / Jon Alonso / Txalaparta, 2015
Nobelaren itxuraz Javier Rojo / El Correo, 2015-10-24
Jon Alonsok Enekoitz Ramirez, Lanbas ezizenez, ikertzaile pribatuaren abentura berri bat kontatzen du “Hiri hondakin solidoak” izenburuarekin argitaratu den eleberrian. Ikertzailea misantropo samarra da, iragan gorabeheratsuaren jabea, eta bere indarrek burutu ahal lezaketen ikerketa baino askoz handiagoa dirudien batean sartuta ikusten dugu. Ikerketa honi bidea ireki dioten gertakariek, bestaldetik, euskal kulturarekin zerikusia dute: Bilbon Euskaltzaindiak duen egoitzan anonimoak jaso dituzte eta Lanbas kontratatzen dute anonimo horien jatorria aztertzeko. Argumentuan topikoak agertzen zaizkigu, boterea eta boterearen atzean ezkutatzen den zaborra, sexu zaletasun ez-ohikoak, ikertzailearen laguntzailearena egiten duen prostituta… hau da, hiriaren atzeko aldean pilatzen den guztia. Kontua da nobela beltz batek benetan funtzionatuko badu argumentuan agertzen diren osagaiek oso ondo erlazionatuta egon behar dutela, irakurleak segida naturalean aurrera doazela pentsa dezan. Eta hemen nobela beltzaren hezurdurak ez du koherentzia hori gordetzen. Irakurlea zergatika hasten bada, berehala konturatuko da argumentu horrek ez duela euskarririk. Beraz, idazlan honetan agertzen diren gertakariek gehiago dirudite beste zerbait azaltzeko aitzakia, benetako nobela baten argumentua baino. Eta zer da azaltzen zaiguna? Narratzailearen papera betetzen duen protagonistak euskal kulturarekin erlazionatuta dauden erakundeak (Euskaltzaindia eta unibertsitatea, besteak beste) gupidarik gabe kritikatzen ditu, eta horixe da liburuaren helburua. Nobela beltza izan zitekeen, baina argumentuak huts egin du alde horretatik; txiste luze bat izan zitekeen, baina amorru gehiegi erakusten du kritikak.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez