kritiken hemeroteka

8.811 kritika

« | »

Paradisu zinemak / Aritz Arrizabalaga / Beta, 2014

Paradisu zapuztua Iraitz Urkulo / Berria, 2015-02-01

Idazleak protagonista gris xamarra irudikatu du, 20-30 urte bitartekoa, bakar edo berezitzat jotzeko moduko ezaugarri nabarmenik ez duena eta, bere jokaeran, une oro guztiz moderatua. Bizitzan eroso sentitu nahi baina bere burua etengabe atsekabetzea baino lortzen ez duten horietakoa. Irakurleok hurbileko antzemango dugun testuinguru arrunt batean kokaturik, liburu honek eguneroko gatazka txiki-handietatik oinarritutako istorioa eskaintzen digu.

Trama nahiko sinplea eta egitura garbikoa izanik, funtsean pertsonaia nagusiarengan bat egiten duten hiru egoeratatik abiatzen da. Lehena urte luzetan zehar egositako familiarekiko gatazka da. Gurasoen etxeko tentsio-giro jasanezinetik ihesi, denek Txiki ezizenez ezagutzen duten protagonistak Hiria utzi eta Herrian hartuko du babes. Bertan, Luzia neska-lagunarekin bizitza berria hasiko du. Bigarren egoera gatazkatsua bere buruarekiko garatutako frustrazio-sentipena da. Zortzi urte lehenago, Txokolatea izenburuko ipuinarekin lehiaketa bat irabazi zuenetik hain zuzen, besterik idatzi ezinik dabil Txiki.

Hirugarren gatazkaren erdigunean Paradisu zinemak daude. Izan ere, izenburutik bertatik, narrazio osoan zehar agerikoa da zinemarekiko lilura. Are gehiago, eleberri honetan egileak zazpigarren arteari omenaldi xume bat egin nahi izan diola esango nuke. Txikiri dagokionez, astero Jon eta Txapas adiskideekin batera zinemara joan eta filmak ikustea erritual aringarria suertatzen zaio.

Idazle protagonistaren figura euskal literatura garaikidean ezohikoa ez den arren, kasu honetan baldintza horrek, Txokolatea ipuinaren zenbait pasarte tartekatzearen ondorioz, ariketa metadiegetiko bihurria bideratzen du. Tamalez, pertsonaia nagusiaren hausnarketek eta deskribapenek berez nahiko urria den ekintza behin eta berriro eteten dute, ideia bera hamaika modutara, hitz ezberdinekin adieraziz, irakurleok gogaitzeraino. Halere, pentsa litekeenaren aurka, gaien urritasunak eta diskurtso errepikakorrak ez dakarte ñabardura aberastasunik, are gutxiago argumentu-mailako sakontasunik.

Arazo nagusia, nire ustez, gaien emankortasun zalantzazkoan eta ekintzaren bilakaera eskasean datza. Hori gutxi balitz bezala, narrazioak ere ez du arretarik bereganatzen, autoreak molde zeharo tradizionalak baitarabiltza: hirugarren pertsona, narratzaile orojakilea, kontaera errealista, ordenatua… Emaitza ezustekorik gabeko istorio bat da, irakurlea epel uzteko arrisku dezente duen tonu arras moderatu batean emana.

Azken kritikak

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak