« 50 edota joan-jin neketsuaren gaineko esperimentua | Lasai eseri eta luze irakurtzeko parada »
Errateko nituenak / Pello Salaburu / Erein, 2014
Bidaia aitzakia Javier Rojo / El Correo, 2014-11-22
Kronikaren antzeko liburua eskaintzen du Pello Salaburuk “Errateko nituenak” izenburupean. Abiapuntu moduan Perura, zehazki Cuzcora, egindako bidaia ageri zaigu. Izan ere, idazleak hara joan behar izan du master bat prestatzeko asmoarekin. Astebete dirauen bidaia horretan zehar inpresioa geratzen da idazleak batez ere egiten duena itxarotea dela. Leku batetik bestera mugitzen da ea norbaitekin elkartzen den, baina bilera laburra pasatutakoan inora ere ez dela heldu ematen du. Alde honetatik begiratuta, batzuetan K. lur-neurtzailearen berraragitzearen aurrean gaudela dirudi; hori bai, gaztelura heltzeko asmoa izan beharrean unibertsitateko arduradunekin elkartzera doalarik.
Hauxe da azaleko anekdota. Eta bidaia horretan, batez ere denbora nola pasatzen den ikustea tokatu zaiolarik, anekdota hori bestelako kontuekin janzten du idazleak, azken finean anekdota bestelako kontu horiek azaltzeko aitzakia baizik ez da-eta. Idazlana hausnarketen eta narrazioen bilduma bihurtzen da, gai serioak eta istorio dibertigarriak tartekatzen direlarik bertan. Besteak beste, Euskaltzaindiaren barneko tirabirak komentatzen ditu, edota politikari buruzko kontu korapilatsu batzuei buruzko iritzia ematen, argi eta denok ulertzeko moduan,
indarkeriaren inguruan aritzen denean bezala. Baina honen ondoan, esan bezala, istorio dibertigarriak ere topatzen ditugu, eta hauen artean Sylvia Kristel protagonista duenak aipamen berezia merezi du. Bestalde, liburu hau kronika izango da, baina batzuetan autofikziotik ere asko du.
Idazkera bikaina du idazlan honek, eta pasarteren bati zentzu handirik aurkitu ez badiot ere (genealogia kontuak pixka bat astunak gertatu zaizkit), orrialde horiek irakurrita benetan dibertitu naiz, besteak beste idazlea ez baita ironiaz ahaztu.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez