« Erraiak | Pentsatuz Abisalia »
Kayomi: Oihaneko jendea / Pello Zubiaur / Arabako Foru Aldundia, 2014
Oihanarekiko harmonian Javier Rojo / El Correo, 2014-10-11
Pello Zubiaur Larraurik 2013. urtean Arabako Foru Aldundiak antolatzen duen Ignacio Aldecoa saria irabazi zuen ipuingintzaren alorrean, “Kayomi: Oihaneko jendea” izenburua duen idazlanarekin. Literaturan hasiberritzat hartu badezakegu ere, gure inguruan ohikoa den egoerarekin konparatuta ezin dugu esan idazle gaztea denik, 1981.ean jaiotakoa baita. Literaturan lehenengo agerraldia egiteko erabili duen istorioa Amazonian kokatuta dago, leku zehaztugabe batean. Garaia ere nahiko zehaztugabea da, baina argumentuan iradokitzen denari erreparatuz gero denboraren aldetik gure garaitik hurbil egon behar du. Amazoniako eskualde zehaztugabe horretan oihaneko jendea bizi da, kayomiak. Beren inguruarekiko harmonia osoan bizi dira eta zoriontasunarekin pareka daiteke beraien bizimodua. Basati onaren adibidea eskaintzen dute kayomiek, hortaz. Narrazioaren protagonista Tuknar da, mutil gazte bat, bere taldekideekin batera ehizara doana. Jakin min handiko mutila izenik, beti dago bere ingurua arakatzen gauza berriak ikasi nahirik. Oihanean kayomiak ez dira biztanle bakarrak. Beste talde batzuk aipatzen dira eta beste talde horien jokaeran nabarmena geratzen da kayomiak eredu moduan aurkezteko nahia. Izan ere, kayomiak beren inguruarekiko harmonian bizitzeaz gain, naturalezaren partea dira-eta, beraien arteko harremanetan ere harmonia da nagusi. Baina horrez gainera, oihana suntsitu nahi duten kanpotarrak daude, gizaki zuriak alegia. Kayomien eta gizaki zurien arteko lehian tradizioaren eta modernitatearen arteko kontrajarpena azaltzen zaigu. Asmo onez beteriko ipuina dugu hau, baina begi-bistakoa da askotan nahiko ikuspuntu ingenuoa erakusten duela, kayomien bizimodu tradizionalean inolako konfliktorik planteatzen ez den aldetik.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi