« Poetak (argia) merezi du | Harreman inperfektuak »
Biribilgune / Katixa Dolhare-Zaldunbide / Elkar, 2014
Estiloaren handitasun naifa Hasier Rekondo / Berria, 2014-06-08
Friedrich Nietzschek esaten zuen estilo handia edertasunak handitasuna gailentzen duenean izaten dela. Prosa finaren jabe, Katixa Dolhare-Zaldunbidek (Ezpeleta, Lapurdi, 1982) estiloari ematen dion lehentasuna edukiaren nondik norakoari gailentzen zaio bere lehen eleberrian, Biribilgune-n (Elkar, 2014). Gazteluma beka irabazi ondoren plazaratu du idazle lapurtarrak aipaturiko nobela.
Estiloaren eta edukiaren artean zenbaitzuetan sinesgarritasuna kokatzen da, nobela “soziologiko-digresiboa” egin nahi bada bederen. Azkenaldian maiz dakusagu gurean etorkinen egoeraren berri emateko detektibe- generoaren erabilera askea. Kasu honetan sinesgarritasunaren amua goxoki eta samur irents dezakegu: Euskal Herriko iparraldean ezkutupean etorkinekin lanean diharduen emakumezko polizia euskaldun baten istorioa kontatzen zaigu lehen pertsonan. Agian Hegoaldean ez litzatekeena batere sinesgarria, sinesgarriago egiten baita Iparraldean, geopolitikaren ajeak nonbait.
Euskal Herritik at zenbait urtez bizi ondoren, emakumezko poliziak Harriaga sorterrira itzultzea erabakiko du, baina ezkutupean gordeko du bere sekretua herri abertzalearen aurrean. Euskal Herriko bi aldeetan gertatu ohi den gisara, taldearen orroa itogarri suertatuko zaio. Badira harribitxiak nobelaren atarikoetan. “Dogmak, ideologiak, teoriak, kontzeptuak, politikak, sistemak eta horiek eragiten duten militantzia barkagogor eta itogarritik urrun gelditzen naiz, nire buruaz eta urratsez edozein mementotan irri egiteko gisan erabiliz”. Prosa ehuntzean Marcel Prousten kutsua antzematen zaio Dolhare-Zaldunbideri, sintaxiaren eraikuntzan nabarmentzen dena preseski. Euskaraz aske edozein gairen inguruan hitz egiteko abilezia, berriz, Itxaro Bordaren literaturgintzatik datorkio: Iparraldeko giro itogarria nortasun indibidualarentzat, herri azalean ezkertiarra eta sakonean eskuindar-arrazista, bertako etorkinen inguruko aurreiritziak eta kanpoan bizi diren etorkinen gaineko oniritziak, euskaldunek euskarari erakutsitako hipokrisia, abertzaletasunaren gaineko iritzi libreak… molde distiratsuan azaltzen zaizkigu, aipaturiko prosa eta lexikoaren ederrak (Lapurdiko lexiko aberatsa darabil) bidaide.
Alta, erabilitako ildo narratiboen uztarketa gorabeheratsuek ahuldu egiten dute nobelaren handitasun estilistikoa. Izan ere, polizia horrek zenbait “agindu bitxi” jasoko ditu, bi ildo narratibo nagusiek bat egiten dutenean sinesgaitz bihurtuz. Nolatan ez dakigula ezkutupeko lanaz jabetuko den Sinbulunbai mutiko adoptatuak Senegalen galdutako bere gurasoak aurkitzeko eskatuko dio; horrez gain, bere nagusi den unitateko emakume bakarrak, Salimak (nobelaren azken aldera, spoiler-arekin ezer zapuztu nahi gabe, bikote keinuak egingo dizkiona), proxeneta bat atxilotzeko mandatua egingo dio, non eta Senegaleko Tuba herrialde fundamentalistan. Nobelaren funtsa ez bada erabat detektibe-generokoa, digresio soziopolitikoak gailentzen baitzaizkio, baditu zenbait literatur mcguffin, baina ahulak nolanahi ere. Esaterako, proxeneta bila Senegalgo herrialde fundamentalistara egindako detektibe-bidaia-turistiko-historikoa aditutako telefono dei batez amaitzen da, proxeneta Frantzian dela konturatzen baitira polizia eta bere lagun Mamadu senegaldar homosexuala. Nobelaren amaiera ipuin maitagarri bihurtzeak ere ez dio askorik laguntzen narrazioaren sinesgarritasunari. Hala ere, estiloak salbatu egingo du nobela naiftasun horretatik.
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui