« Iraganaren presentea | Gela barrenean aske »
Alkasoroko Benta / Mikel Taberna / Susa, 2013
Alkasoroko Benta I.E. / Aizu!, 2013-09
Nafarroako Bortzirietan irudizko beste herri bat sortuz gero, eskualdea Seierri bihurtzen zaigu. Irudizko herri hori da Alkasoro; eta bertako bentako semea, Martin Irazoki, Mikel Tabernaren nobela honetako protagonista eta narratzailea. Lekua eta narratzailea zehaztuta, garaian ere ederki kokatzen gaitu egileak: 50eko hamarkadan jaiotako ume batek 70eko hamarkadaren erdialdera arteko bizipenak kontatuko dizkigu, data jakin gutxi aipatu arren, adin batetik aurrerako irakurleei oso ezagunak gertatuko zaizkien benetako pasadizoen bidez. Gainera, kontakizun kostunbrista da eleberria, orduko ohiturak eta bizimodua ederki islatzen baititu idazleak. Badu nobelak mota horretako istorioen beste ezaugarri bat ere: pertsonaia ugaritasuna. Halere, ez dadila kezkatu irakurlea izenak nahasten dituen horietakoa bada. Pertsonaiak liburuaren 10 kapituluetan zehar agertu eta desagertu arren, atalak nahiko independenteak dira, eta lotzen dituen ildoa Martin bera da.
Lehen pertsonan kontatzen du istorioa Martinek. Hortaz, idazleak darabilen hizkuntza haren hizkerari egokitzen zaio: esaldi labur eta espontaneoak dira nagusi, umore puntu bat eta inguru hartako euskalkiaren ukituekin. Haatik, hurbilekoa ez den irakurlearentzat arrotzen suerta daitezkeen hitz eta esamoldeak erraz ulertzen dira, testuingurua lagun.
Irakurketa atsegina, amaierako sorpresa eta guzti, Tabernak irakurleari eskaintzen diona.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi