« Gure historiako istorio gaurkoa | Gora eta behera »
Jon Mirande, olerkaria / Txomin Peillen / Euskaltzaindia, 2012
Koordenatuak Igor Estankona / Argia, 2013-02-24
Maniako-depresiboa, idaztea sendagai zuena, zuberotar protestatzaileen sokakoa. Jon Miranderen poemak eurak besteko baliotsua da liburu honetan Peillenen GPSa, haren hitzaurrea, autorearen bizitza eta iturri poetikoen azterketa. Christian eta Alain Angelié Mirande, idazlearen ilobek, Pablo Aristorenarekin batera, Miranderen eta haren familiaren biografia xehea idatzi dute gainera. Jon Mirande, olerkaria bilduma definitiboa da, euskaraz eta frantsesez emana, Oianone idazteko kapaz izan zenaren argazki osoa eta deformatu bakoa eskaintzen diguna. XX. mendeko olerkari handi honen inguruan gauza asko esan da. Hemen, ostera, ez da alferrik hitz egiten: “Paristarra zelako, olerkaria euskarazko frantses idazlea egin nahi izan dute, baina aipamen bat edo bestez kanpo, sinbolisten eta Verlainen, Baudelairen eragina ez da batere argi, gainera berak artikulu bat idatzi zuen euskal erromantizismo tragiko baten alde; halere, heren obra sailkatu gaitza da”.
Definitu ezina definiturik geratzen da honenbestez. Eta hitz ere egiten du, 1953ko otsailean Radio Euzkadin Andima Ibinagabeitiak egindako elkarrizketaren bidez (Olerkariarenean, Gernika aldizkariaren 23. zenbakian plazaratua izan zena). Lehen euskal poeta modernoaren berbak dira, gaur egun onarturik dagoena lehenengoz planteatu baitzuen: “Ritmu-nabari ta ritmu izkutua bereziko nituke nere olerkietan. Erbesteko poesi-eskola ageri zaizkigu azken aldi auetan. Eta nik ere orrelako berri zerbait egin nahi nuke gure euskeraz. Ez dut basterreratu, egia, ots-kidegoa zearo nere poemetatik, eta poesi zenbeit kontsonante bidetik adelatu ditut. Bainan nerez maiteago dut itzen barne-ritmuan eraiki poesia”.
Horiek denak irakurri ondoren plazera da Txomin Peillenek hautatutako berrogeita bi poemetan galtzea, askazia maitatu eta hein berean gorrotatuaren misterioetan, basoetan, mamuen antzeko itsasontzi eta nostalgietan. Poeren itzultzaile honen barrokismo eta dekadentzia hori suertatu zait beste behin gozoa, berria eta tristea. Izan ere, Miranderen ordena eta harmonia haize kontrakoak dira, baina ederrak. Edertasun muturreko horrek arrazoia bera lausotzen du, galdu egiten da bat plazerean eta oinazean, bata zein bestea bereizi ezinik, goiza heltzerik nahi ez: “Sorginak itzali / dantzak amaitu-ta / oilarren azali / ezagun goiza da”.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez