kritiken hemeroteka

8.769 kritika

« | »

Ilusioaren ordaina / Laura Mintegi / Erein, 1983

Bueno, bai eta ez, badakizu Aritz Galarraga / Argia, 2012-10-28

Honezkero jakingo duzue: Laura Mintegi lehendakari da. Azken orduko berririk ezean, Euskal PEN Klubeko lehendakari da Laura Mintegi, Eusko Jaurlaritzako lehendakarigai izateaz gainera. Apenas aipatu da hautes lasterketan sartu zenetik, baina gauza ezaguna da lehendakarigai baino lehen Mintegi idazle genuela. Eta deskuidatzen bazarete lehen lehendakarigai idazlea ere bai —ez, ordea, lehen literaturzalea, Patxi Lopezek ondo baino hobeto erakutsi bezala—. Hemen, beraz, Mintegiren perfil —nahita edo nahi gabe— deskuidatu hori hartuko dugu mintzagai.

Ezen ugari baitira argitaratutakoak, 80ko hamarkadan hasi eta gaur egunera artekoak; ipuin bilduma bat eta bost nobelako korpus literarioa osatzeraino. Nobelak izan dira gerora, baina ipuinak izan ziren aurretik, 1983an. Ilusioaren ordaina bildumaren genesia Ana Urkizaren Zortzi unibertso, zortzi idazle liburuan aitortzen digu Mintegik berak: Donostia Hiria sariketara aurkeztu eta irabazi egin zuen. Horri esker, Erein argitaletxeak liburu bat argitaratzeko eskaintza egin zion. Ipuin batzuen zirriborroak zituen eta uda eman zioten zirriborro haiekin liburua atontzeko: “Nik, ausart, baietza eman nien, jakin gabe gai izango ote nintzen liburua egituratzeko eta bukatzeko, eta bai, gai izan nintzen”.

Eta bilduma irekitzen duen Satorzuloak ipuinak irabazi zuen aipatutako 83ko Donostia Hiria. Eta bildumako beste ipuin pare bat ere izan ziren garaian sarituak: Paris edo 83ko Santurtziko udala sariarekin; Ez dadila belu izan suertatu zen 82ko Kirikiño sariko finalista. Eta bildumak azkenerako uzten duen inpresioa da, ez hainbeste sariketa batek ziurtatu beharko lukeen lan literario baten berezitasun, bakartasun, ertzez beteriko borobiltasunarena, baizik eta uda batean apailatua izan den sortarena. Laino, herabe, beharrezko puntxik gabe, bai eta ez, epel xamar uzten zaitu azkenerako.

Gertatu izan da Laura Mintegiren beste lan batekin, Bai… baina ez estreinako nobelarekin. Zuzenketa lan handia egin zela, sintaxia, lexikoa, estiloa, elkarrizketak. Berridatzia eman zela 86koa 99an. Eta ikusten dugu eskuetan dugun Ilusioaren ordaina hau ere, 99koa, 83ko haren edizio zuzendu eta eguneratua dela. Baina Bai… baina ez harekin gertatzen zenaren kontrara —lehen argitalpenak kritika zorrotzak jaso zituen, edizio berridatziak irakurketa berri eskuzabalagoak—, lehen ipuin bildumaren bigarren edizio honek ez dakit orijinala hobetzen duen, baina ez du emaitza bete-beterik uzten. Edo, beste modu batean esanda, Iñaki Kamino estimatuak agerkari honetantxe 84an jaulki zituen laudorioek ez dutela ia 30 urteko galga gainditu.

Azken kritikak

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Turismoa
Asier Basurto Arruti

Maialen Sobrino Lopez

Geratzen dena
Ione Gorostarzu

Maddi Galdos Areta

Zerua hemen
Oihana Arana

Maialen Sobrino Lopez

Barne zerbitzuak
Katixa Agirre

Amaia Alvarez Uria

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Joxe Aldasoro

Ni, laiko
Markos Zapiain

Aritz Pardina Herrero

Zure bazterrekoak
Cesare Pavese

Asier Urkiza

Termita
Garazi Albizua

Nagore Fernandez

Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux

Maialen Sobrino Lopez

Café Mokka
Jabier Muguruza

Mikel Asurmendi

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Irati Majuelo

Basatiak
Maria Reimondez

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Zerua hemen
Oihana Arana

Paloma Rodriguez-Miñambres

Artxiboa

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

Hedabideak