kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Traizioak / Iban Zaldua / Erein, 2001

Traizioak Gotzon Hermosilla / Aizu!, 2002-06

Istorioa: Istorio bat baino gehiago dago liburu honetan. Berrogei istorio, zehatz esateko. Gehienak oso laburrak, bizpahiru orrikoak. Guztietan traizioa agertzen da: aberriari, memoriari edo literaturari egindako traizioak. Baina hori bezain aipagarria da Zalduak duen abilezia, gertaeren atzean ezkutatzen den bestelako errealitatea agerian uzteko. Esan dezakegu istorioak bi eratara konta daitezkeela: logika arrunta erabilita, edo Zalduak proposatzen digun begirada bihurri eta aldrebesaren ikuspegitik. Borgesek bezala, Zalduak ere paradoxak, aburdoa, magiaren ukitua, logikaren kontrako arrazoia, amaiera harrigarriak ditu gustuko.

Ipuin bat: Aipatzeko moduko ipuin asko agertzen da liburu honetan, baina gaur hiru minutu besterik ez badauzkazu irakurtzeko, mesedez, “Ogia besapean” izeneko ipuina aukeratu, eta ziur nago bihar denbora luzeagoa eskainiko diozula liburu honi.

Baina…: Hemen jasotzen diren ipuin gehienak Egunkarian eta El País-en agertuak dira. Beraz, eguneroko prentsa irakurtzeko ohitura badaukazu, agian istorio asko ezagunak zaizkizula begitanduko zaizu.

Aipagarria: Ipuin asko barregarriak eta txundigarriak dira. Olgetan idatzitakoak dirudite. Baina adi egon: beste askotan, Zalduak bizitzaren absurdoaz, Euskal Herriko egoeraz edo eguneroko hipokrisiaz duen iritzi garratza igarri daiteke.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak