« Presentzia edo absentzia | Piztiak gure baitan »
Zubi bat Drinaren gainean / Ivo Andritx (Karlos Zabala) / Alberdania-Elkar, 2010
Piztia askatasunean Juan Ramon Makuso / El Diario Vasco, 2011-07-22
Badira bai kondairak, non gizakiaren alderdi guztiak oso ongi geratu diren txertatuak. Eta irakurle, eskuartean daukazun liburua horietako bat da. Ivo Andritx bosniar idazleak bere Zubi bat Drinaren gainean —Alberdania-Elkar argitaletxeek, Literatura Unibertsaleko sailean eskainia—, maisuki islatzen du gizakiaren barneko gorabeherak.
Drina ibai baten izena da, eta antzinatik muda natural bat osatu du Bosnia eta Serbiaren artean. Turkiar inperioaren pean esan daiteke nolabait zeudela aldameneko lurraldeak XVI. mendean, eta bertan agintzen zuen agintariak erabaki zuen eraikitzea zubi bat Drina ibairen gainean, Vixegradeko hirian. Zubia eraikitzeko lau mende igarotzen dira, Lehenengo Mundu Gerra hasieraraino, eta Ivo Andritxek denbora tartea hau erabiltzen du bere nobela eraikitzeko. Fikziozko lan hau, gertakari historikoaz hornitua dago. Bertan oso ongi txertatzen dira anekdota eta drama; egileak erakusten digularik alegi asmatzaile bikaina dela, eta hau liburuak agertzen duen gaiagatik, are gehiago azpimarratu behar da idazlearen gaitasun hau. Pertsonai bakoitzak ongi islatzen ditu gizakiaren ezaugarriak, bere argi-itzal guztiekin. Zubiak, nobela, protagonismo osoa dauka, eta esan daiteke bertatik igarotzen dela, eleberrian, idazleak azpimarratu nahi duen guztia. Eta une honetara iritsita nabarmendu nahiko nuke nobelak gordetzen duen balio nagusiena: gaur egun hainbeste azpimarratzen den elkarbizitzaren gaia, Ivo Andritxek maisuki aurkezten du, eta oso ongi lantzen du kultura musulmandarra eta mendebaldarraren arteko erlazioak. Eta ezin utzi aipatu gabe Karlos Zabalaren itzulpen lana. Irakurleak gozatuko du horrelako euskaran, liburu hau irakurtzea.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi