kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Inoiz izan ez garenotan / Karlos Linazasoro / Erein, 2002

Maitasunari buruz inoiz entzundakoak modu berrian Jon Kortazar / El País, 2002-05-13

Aspaldi euskaraz irakurri ditudan maite poemarik ederrenak eman ditu Inoiz izan ez garenotan liburuan Karlos Linazosorok. Eta esaldiaren bermea aipatu nahi nuke berriro: aspaldi ez dut horrelako maite poemarik irakurri. Sendoak, gartsuak, iradokorrak… beteak.

Maite poesiaz hitz egiterakoan genero galdu antzekoaz ari garela dirudi. Maitasuna zein erridikulua den! esaten entzun genuen. Barregarri izateari bat ere lotsarik gabe, bere sentipen eratua agertzen du Linazasorok Inoiz izan ez garenotan liburuan. Tituluak berak esanahi bi adierazten ditu. Batetik, liburuaren lehen esaldia da, idazlea testuen gorputzari izenik ezin eman gabe ibili izan balitz bezala, eta biderik errazena hartu balu bezala. Bestetik, inoiz egon ez den toki horren bila abiaturiko liburu dela esango nuke.

Hertsia, zarratua. Bere berean betea. Geldia eta geldoa. Esamoldean “zu” bati etengabe ari zaiona, bigarren pertsonaren nagusitasuna agertuz. Baina niaren eta zuaren arteko elkarrizketa horretan hitz-aroan borborrean ari da… Ikustekoa da nola sortzen den diskurtsoa, etengabe, ura balitz bezala, eta zein hari finek eusten dute esapide hori.

Pausu luzeko poemak dira. Erritmoari begiratzen diotenak, agian kutsu (neo)klasiko batez, hitzen silabak neurtuz eta bertsoa atonduz. Egiturak moldatuak dira, paralelismoen, errepikapenen bidez. Agian ez dago zer esan handirik, edo esatera doana denok dakigu… Eta hala ere, eta hala ere… berriak dira esapideak eta esamoldeak. Metafora nagusitzen da bazter batean, bestean hirukoitasuna, eta esaldiak hiru bider errepikatzen du ideia, eta moldatuz doa niaren eta zuaren arteko dialektika.

Espresioaren bila

“Oro da maitasuna zure begi-ninietan” dio poetak eta maitasun horren espresioaren bila abiatu da poema bilduman. Eta poema bakoitza eskura ezina (izan ez garenon tokien arrastoen bila) hartzeko eta hausnartzeko ahalegina da, borobila, bere horretan bukatzen dena… Hiperbole puntu batekin, heldu-ez-heldu zalantzaren bidean.

Inoiz Xabier Leteren oihartzunak nabaritu izan ditut poesia honetan eta Juan Mari Lekuonarenak ere bai, definizioari zabaldutako bideetan. Linazasoro une oro agertzen da, kontraesanean, paralelismoan, maitasunaren hondarrak agertzeko orduan. Baina Salinas datorkit gogora. Eta Pessoa, nola ez?.

Testuak gora egiten du, arnas handiko perpaus eta solasaldietan. Barrokorako joera nabari zaio bai, eta era berean, bere-berea duen espresiobidea.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak