kritiken hemeroteka

8.799 kritika

« | »

Huntza hezur berritan / Juan Ramon Makuso / Erein, 2009

Filosofia gustuko baduzu… Julen Azpeitia / Egan, 2010-12

Juan Ramon Makusok, garai batean gure ikastetxetik pasatako irakasle denak, Huntza Hezur Berritan poema liburua aurkeztu du. Bere poemak pentsatzeko poemak dira; estiloa, hizkuntza… horiek ere landu ditu, baina edukiek dute batik bat indarra.

Bere liburuko poema bat aukeratu dut komentatzeko: “Euriak busti du arima. / Ur tantaren jarioak ibaia lehortzen du. / Ibai guztiak gelditu dira pentsamenduaren geltokian. / Ez dago astirik ez unerik. Bakar hizketak ugaldu dira. / Hitzek talka eginez murruak eraiki dituzte. / Niaren beste aldea itzalaren orbainean gordetzen da. / Artearen hostoak sorkuntza txalotzen du / eta artistak kuboaren ertza bihurtu du. / Kaxa huts bat eraiki du poetak ederraren baitan. / Gizakia Pandoraren kaxan bete zen / bere hutsaren ihesaldian. / Kristalezko ahotsak idatzi nahi ditut”.

Poema honen hasierak egundoko indarra du: “Euriak busti du arima”. Arimak entidaderik al du? Bustigarria da bolumen edo gorputz bat bezala? Gorputzik du, bolumenik? Zer da, ezereza eta materiaren arteko zerbait? “Ur tantaren jarioak ibaia lehortzen du” Jarioa, ur jarioa, ibaia, mugimendua duten hitz hauek kontzeptualki (bustia/lehorraz gain) antitesia sortzen dute ibaia lehortua egoteak daukan gelditasunarekin, jarioa gelditasunarekin, pentsa ezazue nerbio sinapsietan. “Ibai guztiak geratu dira…” Ibaia lehortuta badago, ez du mugimendurik, orduan, nola geldituko da? Estatika/Dinamika; Parmenides vs Heraklito; berriro mugimendurik gabeko mugimendua: “…pentsamenduaren geltokian”. Esaldi honetan pentsamenduak, tren batek bezala (dinamika) geltokia (estatika) du eta arima bustitzen duen euriak, tantek, bertan dute konbergentzia, zerebroan. “Ez dago astirik, ez unerik” edo, denbora geratu egin da. “Bakar hizketak ugaldu egin dira”. Bakar hizketa, ordea, unea eskatzen duen ekintza da, ekintzak, ordea, une ezaren eta pentsamenduaren geltokiaren gelditasunarekin antitesia sortzen du. “Hitzek talka eginez…”, elektroiek ere talka egiten dute, energia, argia sortuz, zorizkoa den ekintza batean, “…murruak eraiki dituzte”. Murruak ez dira baina zoriz egin daitezkeen eraikuntzak, eraiki diren momentutik, eta ez “sortu”. Bestetik, denbora geratzea, bakar hizketak, eta murrua, isolamendua baino, muga edo eremua markatzen duten hitzak dira. Eremu hau NIA da, eta, momentuz irakurritakoagatik, kontrastez egina dago: “Niaren beste aldea…” Kasik esan daiteke Nia dela orain arte deskribatua izan zaiguna; orain, baina, murruaren beste aldea da objetu: “…itzalaren orbainean gordetzen da”. Ez dakigu niaren alde “honetara” egoera berdina ez ote den. Dena den, arima eta pentsamenduaren geltokia lotzen dituen zirkuitua eta hitzen talkak, bederen, badaudela dirudi. Bi aldeen arteko bereizketa, hortaz. “Artearen hostoak sorkuntza txalotzen du”. hitz jokoa, artea, zuhaitza eta, noski, artea, sorkuntzaren geltoki. Arima, pentsamendua edo nia, sorkuntza, hots, 0, 1, 8; Descartes gainditzen. “Eta artistak kuboaren ertza bihurtu du”. Kuboaren ertza espazio tridimentsionalaren irudia da, eta hau bihurtzea “kurbatzea” da eta espazioa “kurbatzeko” denbora beharrezkoa da, geratuta zegoen hura, baina poetak (akaso Jainkoaren irudi, big-bang estetiko baten modura) sormenaz, irudimenaz, hitzaz, “kaxa huts bat eraiki du poetak ederraren baitan”. Beraz, Egoa, eraikitzeko gauza da, baina poeta Jainkoa ez denez, bere objetuak badu mugarik: Alde batetik, hutsa dago; bestetik, kontinente edo ontzia da, nolabaiteko gehigarria zerbait sartua izateko helburuz, edukia ukan beharko lukeena, alegia: “Gizakia…” (pentsamenduaren subjetua dena) “…Pandoraren kaxan bete zen, bere hutsaren ihesaldian”. Bizitzan bezala, kaxan ere, hustasunarekin aurkitzen gara, honek sortzen duen egonezina ondo azaltzen zaigu: kaxa hutsa dago; baina guk badakigu Pandoranean itxaropena bazela. Galdera berehalakoa da: Akaso itxaropena, hutsaren hurrena da? Itxaropenak ere utzi egin duen kaxa, gizakiak betetzen ez badu (gizatasunaz), zentzurik ez duen kaxa da, gizakirik gabe poetaren eraikuntzak zentzurik ez duen modura. Gizakia kontuan izan gabe, ezin da itxaropenaz hitz egin. Pentsamendu hauek, poema edo kaxa hau osatzen dutenak, kristalaren gardentasunaz guk ulertzea nahi du poetak, guk bere mezua aditzea nahi du, hitzak baino “kristalezko ahotsak idatzi nahi ditut”.

Kubo hutsez, noraezaz, itxaropen galduaz hitz egiten digun poema hau esanahiez bete egingo dugu, gizatasunaz jokatzeak bizitzari zentzua ematen diola aldarrikatzen ari dela ulertzen badugu. Poema etikoa, beraz.

Osagai hauek zure gustukoak badira, Huntza Hezur Berritan liburuan sorpresa ugari aurkituko dituzu.

Azken kritikak

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Erroen izerdia
Jone Bordato

Mikel Asurmendi

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

Hedabideak