« Liburu literario bat | Heldutasunezko poesia »
Gertakarien urtzea / Luis Garde / Alberdania, 2008
Jakintza nahia Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2009-06-26
Poesia liburu honek poetika bat darama zintzilik bere barnean, nola bihotz batzuek txintxetaz josiak afektuak eta sentipenak daramatzaten. “Gertaera horien zerrenda hutsa ez da ,/ ziurrenez ,/ olerkia. / Agian nahasteko era aurki daiteke; / poema baten ordenarantz hurbil gaitzakeen anabasa. / Ausaz irakurlearen begien su geldoak / zarata eta isilune horiek ur ditzake / gertakarien urtzea, argia birziklatzea”. Gertaerari bere ohikotasuna, bere hilkortasuna, bere anekdota kutsu eta usaina kenduz gero, alegia bera biluzik utziz gero, poesia geratzen da, edo poesiaren taupadaz bizi eta biziarazten duen arnasa. Gertakariak ur daitezke, edo ur bilaka, edo uretara joan, orri lehorrak bailiran. Gauza orok bere azpia erakusten du, mozorro orok bere benetako aurpegia, aurki orok bere ifrentzua. Gertakariak, bera sentitu edo bizi ondoren, eskarmentu edo esperientzia deitzen duguna uzten du begi bistan. Bizitzea sentitzea da; ez beti, ordea. Esperientzia irakasgai da, erakustoki. Baina bada barnerago sarturik, erroraino joan nahi duen jakintza modua. Poesia irits daiteke horraino eta ukitutakoaren lekuko izan.
Helburu hori du liburuak. Gertakarien kronika egin bainoago, gertakariek uzten dutena azaldu nahi du. Ez dira poema narratiboak; edo ez dira, behintzat, poema guztiz narratiboak. Narrazioak esatea eta sentitzeak sentipena aireratzea beste helburu ez duten bezala, Luis Garderen poesiak errealitatea deitzen den horren azpian gordeta dagoenaren paisaia ekarri nahi du guregana. Esperientzia urtu ondoren, jaso baitaitezke jakintza aleak, urrezkoak balira bezala.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi