kritiken hemeroteka

8.787 kritika

« | »

Eremu karroinduak / Luis Berrizbeitia / Elkar, 1991

Poesiaren erresuma Aingeru Epaltza / Nabarra, 2002-01

Gehien liluratu nauten liburuak ez dira gau isil bateko bat-bateko arrabots izan, lehenago bertze batzuek idatzitako liburu guztien oihartzun baizik. Errana da eta gure artean berrikitan errepikatua: originala izateko modu bakarra tradizioan txertatzea da. Luis Berrizbeitia abadiñoarrak ederki zekien hori, duela hamar urte. Eremu karroinduak bere poesia lana plazaratu zuelarik: “Etorkizuna non dagoen ez dakit / baina badakit ibai bat dela / iraganaren mendietan sorturik / orainaren ibarretan hedaturik / geroaren itsaso hondogabean gorpuztuko dena / egunsenti eder edo galerna deboilagarriaren kolorez / pintatutako emakume baten antzera”.

Tradizioaren eta modernitatearen arteko eztabaida, erdibiderik gabeko hautu gisa bizi izan dugu, maiz, azken mendeko euskal kulturan. “Gurea” eta “arrotza” bezalako kontzeptuak, aukera mingarri izan dira aunitzentzat, gaur egun ere oraindik bizirik dirauen auzian. Zirt edo zart egin beharrik ez dagoela erakutsi diguten idazleen artean dago Berrizbeitia. “Erromatarrek Iruñean gerla egiteari utzi zioten / ni neure hizkuntza honekin guduka nendin / adimenaren gudazelaietan” dio pasarte batean. Hark, Iparraldeko kantagintza tradizionala, Xabier Lete, Gabriel Aresti eta Koldo Izagirre bezain bere ditu Borges, Hölderlin, Kavafis edo Mishima. Horiek guztiak eta gehiago ere daude, agerian nahiz gorderik, Eremu karroinduak liburu bikainean: batzuetan, lan berriak moldatzeko ore zaharraren gisa; bertzetan, bere aurrekoen errepika, ihardespen edo segida; hainbatetan, protagonista bilakaturik. Izan ere, olerki liburu honek pertsonaiak ditu, istorioak, poesiaren eta narratibaren arteko mugak ezabatzeraino zenbaitetan: Robinson Crusoe eta palestinarren Intifada, XVI. mendeko mertzenario gipuzkoarra eta Dien-Bien-Phuko gerrilari vietnamdarra… Pertsonaien eta egoeren galeria liburuko alderdirik aipagarrienetako bat da, zalantzarik gabe.

Errana da: Luis Berrizbeitia originala da guztiz. Horregatik, bertze milaka idazlek landu dituzten gaiak dakarzkigu berak ere gogora: artea, herria, denbora, zalantza, maitasuna eta heriotza. Duela hamar urte, liburu hau plazaratu zuenean, “poesiaren erresuman ergelen tirania / burua gorarik promenatzen” dela salatzen zuen. Ez nuke erranen tarte honetan gauzak zuzendu diren, delako erresuma horretan. Nolanahi ere, haren poemak orduan bezain kilikagarri dira gaur egun. Orduan bezain irakurri beharreko, erresuma horren mugak zeharkatu nahi dituen ororentzat.

Azken kritikak

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Mikel Asurmendi

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Mikel Asurmendi

Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Barazkijalea
Han Kang

Jon Martin-Etxebeste

Café Mokka
Jabier Muguruza

Aiora Sampedro

Itzala
Maixa Zugasti

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak