kritiken hemeroteka

8.792 kritika

« | »

Laztantxo eta Betargi / Seber Altube / Hordago, 1979

Laztantxo eta Betargi Antonia Ormaetxea / Susa, 1987-04

Dirudienez joana dugu literatura politikoa egiteko garaia eta heldua dokudramak egitekoa. Gauzak, aldiz, ez dira beti hola izan. Azken guda ostean, Francoren diktaduraren pean ginelarik —“diktadura” hitza bera ere itsusia dugu, antza— libururen bat edo beste argitaratu zen gai politikoak jorratuz. Beroietarikoa dugu Altubek idatzitako “Laztantxu eta Betargi”, gerra ondoan lehen aldiz argitaratua eta berrikiago Hordagok berrargitaratua.

Liburuak ez duela inongo literatur baliorik aurretiaz esan behar dudalakoan nago. Ez da nobela, ez antzerkia. Beharbada bietariko edozein idazteko abiapuntua dateke edota, egun idatzia izan balitz, dokudrama errodatzeko abiapuntua. Altube maisu izan badugu hizkuntzarekiko gaietan, ezin gauza bera esan literaturari dagokionez. Dena dela liburuak badu baliorik. Balio hori zertan den zehaztu behar izanez gero, nik uste egun oraindio ere nagusi den alderdi politiko “abertzalearen” ideologia eta eskizofreniaren azterketarako argigarria datekela esan dezakegu. Liburuan zehar Arrasturin —Arrasate, duda barik— gerra aurrean, bitartean eta ostean gertatutako zenbait pasadizo kontatzen da. Kontaera horrek badu Txomin Agirreren oihartzunen bat, nik uste, darion moralina jasanezinean adibidez. Neska on ona eta mutil zintzo zintzoa, lehenaren familia aberatsaren iritziaren aurka bada ere hasieran, elkarrekin ezkontzen dira. Gerra heldutakoan jelkideen arteko kuadro politikoa izandako senarrak ez du alde egiten, emaztearekin geratze arren. Ondoren, atxiloketa, karlista “benetakoak” —ondo irakurri duzu, be-ne-ta-ko-ak, bai— eta “besteak” edota gaiztoak eta erratuak, alegia, afusilaketa, e.a.

Liburua osorik irakurtzeko erraiak izanez gero, azken orrialdearen oinera luzatzean begiak nork daki ez ote duzun argiago ikusiko ezer baino lehen antikomunista —ez dizut kontatuko zelan tratatzen duen Altubek Lenin— eta kristauak diren gure jelkide maiteen arteko hatzu, hots, gu zintzo portatu ginen esan ohi duten horiek.

Azken kritikak

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Erroen izerdia
Jone Bordato

Mikel Asurmendi

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Mikel Asurmendi

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak