kritiken hemeroteka

8.769 kritika

« | »

Matalas / Piarres Larzabal / Antzerti, 1984

Matalas Mikel Antza / Susa, 1987-04

Piarres Larzabal dugu antzerkigile prolifikoena gure artean. “Antzerti”k egindako argitalpen honetan agertzen den elkarrizketan aitortzen du ehundik gora antzerki-lan izkiriaturik dituela: “Uste dut ehun ta hogei bat obra, handi eta ttiki, luze eta labur idatzi izan ditudala”. Landartek berak aipatzen digu gisa horretako lan erraldoi batek errurik baduela… “Baina ez diezaiogun gehiegi eska”. Elkarrizketa hori, bestalde, arras interesgarria gertatzen da garai bateko euskal antzerkiaren giroa, batik bat Iparraldean, nolako zen ezagutzeko; eta giro horretan Larzabalek berak jokatutako lanaren garrantziaz ohartzeko. Zortzi egunen buruan eskatutako antzezlana besapean zekarrela agertzen omen zen horietakoa zen Larzabal. Eta onik asko egin dio euskal antzerkiari, nola euskal kulturari. Irria eta negarra, komedia eta tragedia konbinatzen jakin du Larzabalek, eta agian, garrantzi handiena historia kutsuko bere antzezlanek izango dute. Horietakoa dugu “Matalas” hau, hiru ekitalditako antzerkia. Luis XIV.aren menpean zeuden garaian Zuberotarrek errebolta egin zuten Mitikileko erretore zen Bernard de Goienetxe “Matalas” buru zutela. Errebolta pikutara joan bazen ere erregearen tropen menpean, antzerkia esperantza mensaia batez amaitzen da. Larzabalek erakusten digu erreboltaren arrazoia Pariseko gorteak eskatzen zituen zerga handiagoei erantzutea izan zela, Zuberotarrek ez baitzuten Louis XIV.a onartzen. Zazpi kontseilaritatik hiru kontra zeuden eta lau paristarren alde. Larzabalek badaki umorea eta une seriosak tartekatzen, eta, lehenetarikoa dugu Matalas eta Beñat bere ilobaren arteko elkarrizketa bigarren ekitaldiaren hastapenetan. Obra historiko bat gaur egunarekiko erreferentziak bilatzeko aitzakiarik bazterrean uzten duena.

Azken kritikak

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Turismoa
Asier Basurto Arruti

Maialen Sobrino Lopez

Geratzen dena
Ione Gorostarzu

Maddi Galdos Areta

Zerua hemen
Oihana Arana

Maialen Sobrino Lopez

Barne zerbitzuak
Katixa Agirre

Amaia Alvarez Uria

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Joxe Aldasoro

Ni, laiko
Markos Zapiain

Aritz Pardina Herrero

Zure bazterrekoak
Cesare Pavese

Asier Urkiza

Termita
Garazi Albizua

Nagore Fernandez

Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux

Maialen Sobrino Lopez

Café Mokka
Jabier Muguruza

Mikel Asurmendi

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Irati Majuelo

Basatiak
Maria Reimondez

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Zerua hemen
Oihana Arana

Paloma Rodriguez-Miñambres

Artxiboa

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

Hedabideak