kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Irri solas / Xipri Arbelbide / Iruñako Udal Aurrezki Kutxa, 1982

“Irri solas” Kakabeltz / Pamiela, 1983-12

Liburu honetan, berrogeitamazazpi orrietan, hirurogeiren bat pasadizu datozkigu, batzuk egiazkoak omen, beste batzuk la polca baino zaharrago diren txiste batzuren bidez. Arbelbidek nahiko garbi adierazten du bere asmoa hitzaurrean: “Hemen diren orrialdetan ez du holako literatura “barnekorrik” kausituko. Irri eginaraziko dioten ixtorio labur batzuk, karrikan gertatuak, ostatu xokoan edo eztei bazkari batetan entzunak. Agian errextasun eta irriak euskararen irakurtzea ekarriko ditu, orain ere, erdera baizik irakurtzen ez zuten batzuk. Agian, eta asmo txalogarri hura betetzen bada zenbait lekutan, liburuaren helburua lortuta eta burutua izanen da. Hala bedi. Baina hemen, hegoaldeko hirietan bizi garenentzako ziur aski ez da hori lortuko, bi arrazoiengatik batez ere. Lehena, eta beharbada ez inportanteena, erabiltzen den euskaragatik, nahiko zaila batua erabiltzen duen jendearentzako, eta bigarrena ixtorioengatik. Zeren eta batzuk nahiko politak badira ere, (“Gu frantsesak gaituk gero”, “Bertzek bezala”, “Sobera ba dut”, “Maraxela eta medikua”, “Zenbait zentimetra”) beste batzuk txiste zahar batzuren kontaketa izatetik ez dira iragaiten (“Gakoa pipatu”, “Ez naiz presatu”, “Biak kapitaina”, “Atzoko soberakinak”, “Ez du etxen ikasia”, “Mutua”, “Arintasuna”) eta tropikoz josiak daude.

Lehen aipatu dudan euskarak, bestalde, badu ere beste gauza positibo bat; zera da, baliagarria da Garazi aldeko mintzaera ezagutzeko edo ezagutzen hasteko, eta horretan ikusi dut nik behintzat liburuaren balorerik handiena.

Laburpen gisa, liburua Behenafarroko euskalki ezagutu nahi duenari, gomendatuko nioke.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak