kritiken hemeroteka

8.758 kritika

« | »

Ene Jesus / Ramon Saizarbitoria / Kriselu, 1976

Ene Jesus edo Jesus, Jesus, Jesus, Maria eta Jose Ibon Sarasola / Jakin, 1977

Kontuz irakurle, Saizarbitoriaren bi lehen nobelez Saizarbitoria nobelagilearen imagina bat itxuratu baduzu. Saizarbitoria hau ez da kalitate-maila garai bat galdu gabe nobela guztiz irakurgarriak, komertzialak esango nuke, eskaintzeko miraria lortzen zuena, urtean behingo nobela-irakurle euskaldunari eserialdi (edo etzanaldi) batetan 100 metro osoa irakur arazten ziona. Ene Jesus nobela zail bat da. Honetan ez dugu argumentu-hari utzezinik edo kilikagarririk. Gizon bat ohean datza, hil zain, eta ez aspertzeko historia atseginak asmatu eta moldatu nahian ari da. Baina, gaisoaldi edo logabetasunetan horrelako zerbaitetan saiatu denak dakienez, hori ez da erraza gertatzen, hariak nahasi egiten baitira eta ezina baita pasarte-segida koherente bat moldatzea. Hori da dena, edo hori izan daiteke dena.

Euskal kreazio-literaturari begiraturik, aitortu behar dugu “literatura herriarentzat” eta antzeko slogan erdiegiazko eta nahasleek eraginik burutu dugun literaturgintzaren balantzea ez dela oso distiratsua izan. Topiko anbiguo horiek, idazleen zabarkeria zuritzeko eta gure irakurlegoaren sektore filisteo eta ezprestatuenen literatur diktadura legeztatzeko baizik ez digute balio izan. Atxakiek, itxurakeriek eta eperik laburrenera soilik ikusten duen literatur estrategia kaltegarri batek markatzen duen egoera honetan, Ene Jesus, gauza ororen gainetik idazle sentitzen den eta bere eginbidean duen erantzunkizun larriaz oharturik jabetzen den gizon baten obra da, hitz bakoitza esaldi bakoitzean, esaldi bakoitza pasarte bakoitzean eta pasarte bakoitza nobelaren osotasunean tankeratzen, pisatzen eta neurtzen bi urtez egunero hainbat orduz iharduteko bezain zoroa eta zuhurra den nobelagile militante baten erantzuna edo protesta. Literaturzale izatea ez da mundu honetan irits daitekeen bertuterik garaiena, baina bekatu ere ez da. Eta, ez gaitezen engania, literaturzale egunero literatur libururen bat eskuartean duena da, literaturari (eta egungo literatura, Jainkoari eskerrak, Hego Amerikakoa baino zerbait gehiago da) jarraitzen zaiona, hitz batez, literatura asko irakurtzen duena. Eta euskaraz ez dakitenek ulertzeko eran mintzatzen, irakurtzen ez dutenentzako mailan idazten, literatura bost axola zaienen txaloa jasotzeko moduko literatura egiten gure indarrik gehienak hondatzen ditugun herri xelebre honetan guztiz arraroa gertatzen bada ere, Saizarbitoriak munduko gauzarik logikoena besterik ez du egin: nobela bat nobelazaleentzat idatzi. Horien hitza da hauzi honetan entzun behar den bakarra.

Azken kritikak

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Irati Majuelo

Basatiak
Maria Reimondez

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Zerua hemen
Oihana Arana

Paloma Rodriguez-Miñambres

Sekularizazioa Euskal Herrian
Joxe Manuel Odriozola

Mikel Asurmendi

Garondoan
Gorka Bereziartua

Asier Urkiza

Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa

Nagore Fernandez

Kantu leuna
Leila Slimani

Maialen Sobrino Lopez

Odola kantari
Unai Elorriaga

Mikel Asurmendi

Bihotzean napalma
Pol Guasch

Irati Majuelo

Izatearen arintasun jasanezina
Milan Kundera

Aritz Galarraga

Zerua hemen
Oihana Arana

Ibon Egaña

Espekulazioak
Arrate Egaña

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Asier Urkiza

Artxiboa

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

Hedabideak