« Euzkadi ante Europa | Donostia »
Ikasbidea / (Liburu zehatzik ez)
Ikasbidea L. Ayanbe / El Día, 1934-03-11
Gaur ez oeratzea erabaki det Lizardi’ren oroiz zerbait idatzi gabe. Paper zuria mai gañean dadala emen nago. Zer esan nezake aren diñakoa? Eriotz urteurrena eldu zaigula. Lenengo malkoak ixuri ondoren, egun garratz ura ezkero gero ta utsune aundiagoa nabaitzen degula, ezin aztu. Guzia oñaze berritzea; ta nik urte muga ontan pozkida apur bat artu nai.
Berandu da. Bat batean Marañon’en azken liburu “Raiz y Decoro”-n ikusitako zerbait bururatu zait eta apaletik artuta berriro “La lección de los malogrados” atala irakurtzeari lotu natzaio:
“Gizon gazte bat, buru lanerako sasoi onean dagola, iltzen danean esan oi degu: “orrek egin izango zuna bizi izan balitz”. Ez omen du onek izan bear gure egitekoa. Bai ordea ez garaiz datorkigun naigabe ortatik ikasbidea ateratzea. Alegia egunero egunero bukatutzat eman bear degula gure kondaira apal edo arranditsua, ordu artantxe bertatik bai Jaungoikoa ta bai gizonak gure biziera epaitzen asiko ba lira bezela”.
Valles’ek ziona: “luzaroan iraun nai badezu ez astirik galdu; onela gazterik illagatik ez zera lorrindua izango”.
Au da Shakespeare sakonak beste itzetan esandako ber bera. “Len aldia galdu nuen, orain aldiak galtzen nau…”
Edota Baldatarren armarrian irarria dagon antziñako euskeldun esaera.
“Len ala, orain onela, gero ez jakin nola”.
Beraz zorakeria da alperrik nekatzea asmatzen, gizon gazterik galduak zer nolako lan ederrak ezin izango zituzten zartzarora iritxi al izan ba lira.
¡Agian ezer gutxi geiago!
¿Nork daki, gazterik oraindik il diran gizon aundi oiek, lan goitarrak utz ondoren, —guk askozaz geiago egin izan zutekela uste arren— ez ote diran il, benetan egiteko guzia amaitu zutelako…?
Lizardi’ri buruz Orixe maisuak esan ditu egi biribillenak:
“Gurean orainarte ez du izan kiderik, nekez duke garaitzallerik”
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez