« Hatza mapa gainean | Dena dela… Lapurdiko »
Antologia / Gabriel Aresti / Salvador Espriu / Celso Emilio Ferreiro / Erein, 1988
Aresti, Espriu, Ferreiro Dabid Zuazalde / Argia, 1989-01-15
Orain aste batzuk ARGIAko kultur orrialdeetan eman genuen Galeusca, idazle katalan, galego eta euskaldunen topaketen berri. Ihardunaldi horietan aurkezturiko liburu hau hiru nazioen kidetasunaren ezaugarri eta hiru Idazle Elkarteen elkarlanaren fruitu da, azken orduko zereginak euskaldunen esku geratu badira ere.
Gure artean ez dago Aresti aurkeztu beharrik. Ferreiro eta Espriu ere ez agian, baina badaezpada ere… Hitz gutxitan esanda, bi idazle horiek, zein here herrian, Aresti gurean bezain haundi, ospetsu eta esanguratsu dira. Hirurak beren literaturetako XX. mendeko adierazgarrienak, diktadura berberaren oinpean herri osoaren ahots izan zirenak.
Hiruren arteko ezaugarri amankomunak dirateke liburuaren arrazoia, baina sinplifikazioetan erori nahi ez badugu gehixeago sakondu bebar dugu: poeta hauetako bakoitzak here idazkera du, bere nortasuna, aparteko gaiak eta maila unibertsala eskura lezaketenak, ezagutzera emanez gero. Bide horretan urrats bat izan daiteke liburu hau.
Orain arte esan ez dugun arren, hiru hizkuntzatan egindako liburua da hau. Arestiren poemak euskaraz datoz, eta ezkerretara galego eta katalanezko itzulpenak; beste biekin berdin: jatorrizko hizkuntzan hizki haundiz, bi itzulpenak aldamenean.
Egile bakoitzaren antologian bere garai guztietako olerki adierazgarrienetarik hautatu dira, lehenbizikoz hurbiltzen garenok ikuspegi orokor bat izan dezagun. Ikuspegi hori osatzen laguntzearren, antologia bakoitzaren aurretik poetari jarritako sarrera irakur ahalko duzu, eta hari buruz zerbait gehiago ikasiko.
Liburu honek funtzio asko bete ditzake: poeta batzuen lan ederra ezagutzeko modua ematen digu, eta aldi berean, zapaltzaile bera izateak batzen gaituen hiru herrion arteko anaitasuna sendotzeko aukera. Galiza eta Catalunyan “Nire aitaren etxea” eta “Egun da Santi Mamiña” irakurriko dute, eta guk bien bitartean “Ens mantindrem fidels / per sempre mes al servei d’aquest poble” edo eta “I eu, morrendo / nesta longa noite / de pedra”.
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro