« Kontrabajua | Gogo ibiltariak eman dionean »
Euskal espioiak nazien aurka / Xabier Gereño / Xabier Gereño, 1988
Euskal espioiak nazien aurka Dabid Zuazalde / Argia, 1988-10-23
Nobela historiko berri bat idatzi digu Xabier Gereñok. Azken aldian espioitzarekin ari zen, Libia, Iran eta abar erabiliz kokagune gisa. Aurretik historikoak egitean gerra karlistetara jo zuen, baina orain hurbilago dator, 2. mundu gerrara hain zuzen, lokarri moduan Gereñok betidanik maite izan duen generoa hartuta: espioitza.
Laister batean, datorren urtean beteko da 2. mundu gerraren 50. urteurrena. Geroztik jaiotakoontzat amerikarrek nazien kontra burrukatu zutela izan ohi da erreferentzia bakarra, baina ez dugu ahaztu behar zenbaterainoko garrantzia eta eragina izan zuen gerra horrek euskaldunentzat. Iparraldekoek bertan eta bere gainean bizi izan zuten, alemanen okupazioarekin. Hegoaldekoentzat aliatuen garaipena zen Franco botatzeko esperantza bakarra, ustel gertatu zen ustea, baina bien bitartean gerra zibila galdutakoek, herbestean nahiz barruan ziren abertzale eta gorriek gogotik ihardun zuten aliatuen aldeko lanetan, frantziar eta ingelesekin batez ere, amerikar eta sobietarrekin ere bai.
Guzti horretaz informazio ugari dago, kasu, oraintsu argitara berri den Romañaren liburuan, baina une honetan ez gara horretaz ari, eta muga gaitezen Gereñoren liburura.
Giroa, azaldu dizuegun huraxe da. 36ko gerra galdurik, faxisten gartzeletatik ihes egin eta aliatuen aldeko espioitzan arituko den pertsonaia dugu protagonista, Jokin Arakama. Canarias irletan ibiliko da, amodioa ezagutuko du, hainbat abentura bizitu… Gereñoren nobeletan ohizkoak diren ezaugarri horiek.
Aipagarria da ingelesentzako espioitzan aritu zen, egilearen aitaren autobiografia erabili duela Xabierrek, eta eleberri honetan errealitateko pertsonaiak eta egintzak fikziozkoekin nahastu dituela.
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Barazkijalea
Han Kang
Jon Martin-Etxebeste
Café Mokka
Jabier Muguruza
Aiora Sampedro
Itzala
Maixa Zugasti
Mikel Asurmendi