« Irribarrea galtzen danean | Belaunaldi esperientzia baten irudi etereoa »
Paristar euskaldun bat (ni neu...) / Txomin Peillen / Kriselu, 1987
Paristar euskaldun bat Dabid Zuazalde / Argia, 1988-03-13
Joxemartin Apalategik zuzendutako “Antropologiaren Euskal Bilduma”ko 19.a egiten du honek. Egia da bai, edozer erabil daitekeela antropologiarako material. Ez da horren seguru ordea edozein gauza antropologiazko liburutzat aurkez daitekeen. Gu ezjakinak gara kontu hauetan, baina Txomin Peillenen liburu hau hartu eta zalantza handi samarrak sortu zaizkigu genero eta sailkapena direla eta.
Inork galdetuz gero, zera esango genuke: hau Peillenen autobiografia bat da.
Ondoren nabardura eta xehetasunak letozke. Adibidez, 3. pertsonan idatzia izatea —horrek noski, ez dio duen edo ez duen baino objetibotasun gehiago erantsiko, bistan denez—. Beste zehaztapen bat: kapitulo moduan funtzionatzen duten 35 galdera laburretan zatitzen da, antropologiazko galdegietan erabili ohi direnak bezalako galderak: gurasoak, jaiotetxea, eskolatzea, anai-arrebak eta abar. Gaztarora arteko urteak aipatzen dira gehienbat, hortik aurrerakoak interes gutxi bait dute antropologiarako. Galde-erantzunen artean, 20 argazki ditugu, Txomin adiskide eta ahaideekin, eta honek hari bidali izan dizkioten euskarazko gutunak agertarazten dituztenak.
Ez dakigu antropologia askorik ikasteko balioko ote duen, baina Txomin Peillen hobeki ezagutu nahi duenak edo Zuberoako deseuskalduntzeaz haboro jakin nahi duenak, guzti horien gainean informazioa jasotzeko aukera du liburu honen bidez.
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui