kritiken hemeroteka

8.804 kritika

« | »

Koilara bete hitz / Josetxo Azkona / Alberdania, 2001

Janariaren poema Javier Rojo / El Correo, 2001-09-12

Euskal poesiaren esparruan arlo berri bat lantzera dator Josetxo Azkonaren liburu hau, “Koilara bete hitz” izena duena. Eta izenak iradoki dezakeen bezala, liburu honetan agertzen diren poemek erreferentzia zehatz bat dute: janaria eta honekin zerikusia duten kontuak. Izan ere, gizakia, besteak beste, jaten eta edaten duena dela pentsatzen bide du idazleak. Euskaldunon kasuan, bestaldetik, sukaldaritzarena mito nazionaltzat har daiteke, zeren, gustatu ala ez, euskaldun gehienak batzen gaituena ez baita lurraldetasuna edota hizkuntza, lapikoa baizik. Horregatik harrigarria da oso, sukaldaritzak hain toki txikia izatea euskal literaturan. Jan-edanen gaia hiru mailatan ikus dezakegu liburu honetan. Poema batzuek janaria dute hizpide eta gai nagusi, eta horri buruz aritzen dira. Baina janariaren metaforizazio prozesuan, sinbolizaziorako bidean, sakontzen da, janaria bera, bizitzaren alderdi bat izateaz gain, bestelako alderdiak ezagutzeko sinboloa ere izan daitekeelako. Hirugarren mailan, janariaren balio kulturizatzailea dugu, gizateria den bezalakoa baita janariari esker ere. Liburu berezia, desberdina, interesgarria, beraz; baina zurruntasun punttu bat ere badu, janariari buruzko aipamenak nahitaez egin beharretik sortua.

Azken kritikak

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak