« “Dudular” | Aurten ere diferente izanen da »
Euskal letren dantza 1983an / Kandela / Hordago, 1985
Euskal letren dantza 1983an Iñaki Camino / Argia, 1985-03-03
1983, urteko literatur produkzioaren azterketa kritikoa egin dute Gasteizko Kandela talde literarioa osatzen duten Yulen Arriolabengoa, Xabier Etxaniz, Tere Irastortza, J. Iñaki Lasa eta Manu Lopezek.
Liburuak sei atal hartzen ditu kontutan: literatur aldizkariak, gazte literatura, poesia, antzertia, nobelagintza eta ipuingintza. Sail hauetako liburu guzti guztiak aztertu ez badituzte ere, 1983.ean ateratako ia dena sartu dute liburuan. Era horretan, sail bakoitzeko liburu ia guztiak aztertu eta kritikatzen dituzte. Liburuaren ondarrean, beren ustez 83. urteko euskal literaturan adierazgarrien eta garrantzidunenak diren bost lihuru besteak baino sakonxeago aztertuak datoz: “Hamaseigarrenean aidanez”, “Azken undinaren kaika”, “Hostoak / Gai eta gau aldaketak”, “Panpinen erreinua” eta “Narrazioak”.
Beste ipuin, nobela, poesia, aldizkari, gazte literatura eta antzerkien azterketak ez dira azken bost hauek bezalakoak, batzu oso motzak, antzertia aztertzen dutenak adibidez. Bide berean, nobelak laburki aztertzen dira. Poesia bi hauek baino zabalago adierazia dator, eta ipuinek bi taldeen arteko neurria dute, ez motz ez luze.
Azterketa hau ongi egina dagoen, kritika benetan fidagarri den e.a, epaitzea ia ezin eginezkoa da, aukerak anitz bait dira, baina dudarik gabe adierazi beharrekoa da gauza batzu motz xamar gertatu direla, esplikazio gehiagoren beharrean. Beste gehiena, prekontzeptu literarioen sarean sartzen da: 83. urteko interesgarrienen artean horiek sartu behar ote liratekeen, motza izaki, baina liburu gisa kaleratu delako, luzea den eta literatur aldizkari batean agertu den ipuin interesgarriak baino garrantzia handiagoa ote duen, eta horrelako galderak makina bider sortzen zaizkigu. Dena den, 83. urteko literatur produkzioaren azterketa dugu, gaurgero edozeini interesekoa gertatuko zaiona.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez