« Lauaxeta berpizturik | Helmuga bila »
Besteen odola / Simone de Beauvoir (Oier Alonso Etxebarria) / Ibaizabal, 2001
Zahartu ezin Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2001-08-11
Liburuak eta bizitza antzekoak dira, zalantzarik ez, elkarren itzal baitira askotan; bizitzarik gabe ez litzateke libururik izango, eta libururik gabe bizitza gutxi eta bera kaskarra. Liburuetatik bizitza igarotzen baita, zeharka batzuetan, arrasto txikia utzirik, koska bat edo beste; edo zuzenean bestela, ubeldura latzak utzirik atzean, mina ere bai seguru asko. Liburuak urteen eraginez zahartu egiten dira, duintasunez batzuk, beti galai azaltzen diren gizonezko horien moduan, beti eder eta panpina ikusten ditugun emakumezko horien moduan; zakar besteak, bat batean joan egiten zaie gaztetasuna eta erori egiten dira urteen leizean. Ezagutzen ditugu bateko eta besteko adibideak, gizon zein emakume. Simone Beauvoir ezin esan zakar zahartu zenik, azken urtetan ere begiek gordetzen baitzuten gaztaroko indarra, gaztaroko argia, mundu berriak aurkitzeko grina; azken urteetan ere aurpegia lasaitasunaren isla zen: aurrean aurki zezakeenak ez zuela bera izutuko esanez bezala.
Beti izan zuen aurpegi gozoa, benazkoa baina gozoa. Denbora igaro ondoren, eta urte askotan Simone de Beauvoir Jean Paul Sartreren lagun-maitale-emazte-aitorle sindromearen pean bizi izan ondoren, gure aurrean hain zuzen, ikusle eta lekuko derrigortuak, badirudi halako buelta datorrela, termino guztiak (lagun-maitale-emazte-aitorle) hankaz gora jartzeko sasoia. Halaxe idatzi da Sartreri buruzko azken biografia ospetsua.
Ancienne philosophe bat omen egilea, Henry Levi, hain zuzen. Han nolabait mitoa hautsi egiten da. Egia da Simone Beauvoirrek ere mitoari bultzada bat baino gehiago eman ziola goitik behera, bere biografietan eta egunerokoetan. Nik, dena dela, Sartreri sekula aurkitu ez diona aurkitzen diot Simone Beauvoirri: grazia testuetan, eta duintasuna bizitzan.
Nobela honetan ere erakusten duen duintasuna. Ez baita zahartu, oraingoz bederen.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez