« Euskara dela-eta | Aukera galduak »
Apoa eta beste / Mailuix Legorburu / Maiatz, 1998
Izua eta beste Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1998-06-06
Mailuix Legorburu hendaiarrak denbora puska bat duela ekin zion letren ofizio honi, “Zozoaren kanta” izeneko liburuarekin. Baserri-mundua zekarren orduan gogora, deskripzioz ondo taxututa zegoen liburuan. Horretaz gain, hizkuntza naturalaren erabilerak atsegina egiten zuen irakurketa.
Orain duela gutxi, Sarako Idazleen Biltzarrean, aurtengo apirilaren 13an hain zuzen, liburu berria atera du, “Apoa eta beste” izenekoa, hogeita bi ipuin biltzen duen liburua, zehatz esateko.
Laburrak dira guztiak (lau bat folio baino gehiagorik ez du bakoitzak izango), eta ezberdinak badira gaiez, idazkera dute antzekoa: zalua, baino ez arina. Bestela, ipuin guztietan bada halako aire misteriotsu bat, batzuetan errealitatetik at doana; besteetan errealitatearen eremuan pausatzen dena. Finean, izua da, ipuin bakoitzaren azpian hor-hemenka dabilen sentimendua. Alde horretatik begiratuta, Miranderen izena aipatu behar, hark ere horrela idazteko joera baitzuen, izu guztiak leuntzeko ariketan beharbada.
Alegia itxura dute Maialuix Legorbururen ipuinek. Badira animaliak dituztenak pertsonaiatzat: “Apoa”, “Zakurra”, “Trikua”, “Oilarra”, “Ardiak”. Apoarenean itxuraldaketa baten istorioa kontatzen du, hil ondoren animaliak beste izate bat hartzen baitu. Trikuarenean, elkarrizketa filosofikoa dakarkigu idazleak, apo zahar baten eta mutiko baten artekoa, jakituriaren mugei buruzkoa. Zakurrarena da, nire ustez, politena. Istorioa entzuna eta irakurria bada ere, (zakur bat jaberik gabe gelditzen da), kontatzean ageri duen xamurtasunak irabazi egin nau.
Beste ipuinek, esan bezala, bakoitzak bere egitura eta gaia dituzte, eta batzuetan bete-betean asmatzen badu ere idazleak, besteetan ez da horrelakorik gertatzen. Hala ere badira pare bat ipuin, biziki onak direnak, “Bertzea izan” izenekoa, esaterako, oso irudi sujerikorrak baitakartza, istorio bitxi eta irudimentsua idazten baitu: bestea izan nahi duen pertsonaia baten abenturak; horrek dakarzkion arazoak eta beste. “Ijitua” izenekoa, liburukoen artean deskriptiboena bera, hitz gutxitan kontatzen digu ikuskizun bat, koadro bat pintatzen ariko balitz bezala.
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro