kritiken hemeroteka

8.811 kritika

« | »

Kaxa huts bat / Beñat Sarasola / Susa, 2007

Kaxa huts bat Goizalde Landabaso / Radio Euskadi, 2007-06-10

Demagun kaxa huts bat daukagula. Zabaldu eta bistak ezer ez duela ikusten. Demagun eskua sartzerakoan konturatzen garela eskua begirada baino azkarragoa dela, eta kaxa hutsak baduela zer.

Demagun eskua sartu eta zerbait ateratzen dugula… “…Batzuen arabera Elvis bizirik dago / Eta faltsua da 1977ko abuztuan / Graceland-en hil zena. / Bob Dylanek ere badaki hori, / Nahiz eta ezkutuan mantentzen duen. / Jim Morrison ez omen zen zendu / Bizirik da oraindik, hor, hortxe bertan. / Baina esango nuke hala balitz / Enteratuak egongo ginela honezkero”.

Demagun lehenengo ahaleginaren arrakastak atzera be barrura eramaten digula eskua… “Hitz polit bi zure aberriari / Eskatu diote aireportuan iheslariari / Esaiezu herrimina, nostalgia. / Esaiezu, azken batean, melankolía direla”.

Altxorra egon zitekeelakoan, demagun, hirugarrenez sartzen dugula eskua… “Jende guztiak gordetzen du / Joandako amodioetako / Oroitzapen baliagarriren bat. / Keinu bat agian, / Itsasertzeko irudi bat, / Melodía epel bat / Besterik ez bada”.

Hutsaren hurrengoa aurkitu dugu. Begien bistatik harago… “Esadazu otoi, bide batez bada ere, / Nitaz akordatu zaren inoiz”.

Eta esatera ausartzen zaren bitartean eskua kutxaratu dut berriz ere… “itsaso bat aurkitu didate ene bihotzean, / Ez galdetu non, nork, nola, / Baina itsaso bat aurkitu didate ene bihotzean”.

Gauerdia joana kutxa gero eta beteagoa da. Beñat Sarasolak bete du… “hutsarteen hatsekabeak / Hutsak baitira / Hutsune hutsezinak / Eta zer ginateke gu / Oteiza gimnasia erritmikora dedikatu izan balitz”.

Azken kritikak

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak