kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Nork bere ozeanoa / Xabier Etxaniz Rojo / Erein, 2006

Nork bere ozeanoa M. Egimendi / Aizu!, 2007-06

Hamaika ipuin, hamaika sentimendu motaren ispilu: maitasuna, gorrotoa, zeloak, beldurra, poza, bakardadea, itxaropena, samina, mendekua, ausardia eza… Protagonista bakoitzak bere barruko ozeanoa erakusten digu, gehienetan ito egiten duen sentimendu uholdea.

Aipatutako sentipen horiek guztiak eta gehiago azaleratzen dira ipuinotan, era berezian kontatutako narrazio labur hauetan. Izan ere, narratzaileak ikuspuntu ezberdinak hartzen ditu ipuin ezberdinetan, eta gutxitan agertzen da hirugarren pertsona orojakilea. Sentimendu horiek azaltzeko bideak ere anitz dira: gutunak, posta elektroniko bidezko mezuak, egunkari zatiak, hildako pertsonei zuzendutako gogoeta eta hitzak… Bestalde, oso erraz eta arin irakurtzen diren ipuinak dira, baina bigarren irakurraldia eskatzen dute, irakurleak denbora behar baitu kontaketa bere lekuan egoki kokatzeko. Hau da, ipuin bat irakurtzen hastean galdera asko sortzen dira: nor da narratzailea?, emakumea ala gizonezkoa da?, zein da kasu askotan aipatzen den “zu” hori? Baina galdera horiek ez dute erantzunik irakurtzen jarraitu ezean, eta, ondorioz, ipuinaren hasieran sortutako galderentzako erantzunak bukaera aldean aurkitzen dira . Eta horrek ipuina bigarren aldiz irakurtzera bultzatzen du irakurlea, bukaera jakinda, hasierako guztia hobeto ulertuz eta gozatuz irakurtzera. Hala ere, ez zaio lehenengo irakurraldiko zapore mingotsa ahaztuko, itxaropenerako aukera gutxi uzten baitute zabalik narrazio hauek.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak