kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Iturrino Handia / Hasier Etxeberria / Susa, 2007

Iturrino Handia M. Egimendi / Aizu!, 2007-05

Egongo dira gehiago, baina hiru lagun dira protagonista Villanubla tabernan, bik berbarik esan ez arren: Cosme Iturrino mago ohia, tarteka telebistan ateratzen den kazetaria eta Josetxo tabernaria. Hitz egin, Cosmek bakarrik hitz egiten du, bere bizitza kontatzen baitio kazetariari bost egunetan zehar. Baina, hala ere, Hasier Etxeberriaren nobela hau ez da bakarrizketa.

Cosme Iturrino mago handi eta ezaguna izandakoa da, pertsona hiru zati egiten duen kutxaren asmatzailea. Nobela bat idazteko moduko bizitza izan da berea, eta horregatik hasten zaio kazetariari kontatzen, nahi beste edariren truke. Bi istorio paralelo kontatzen dira, beraz, Iturrino handia nobelan: Cosme magoaren erretiratu arteko bizitza eta oraingoa. Orain herriko apaiz Don Valentinek utzitako txoko batean bizi da, kutxaren patenteari esker jasotzen duen diru apurrarekin. Dena dela, bi istorio horiek berriro elkartuko dira amaieran, ikuskizun batean Cosmek kutxaren trikimailua egin beharko duelako, apaizak hala eskatuta. Baina nor sartu kutxa barruan? Intriga horri bukaerara arte eutsiko dio idazleak, misterioa azkenean argitzeko. Hala ere, bada argitzen ez den beste misterio bat, irakurlea jakin-minez uzten duena: zer gertatu zitzaion gaztea zelarik Josetxo tabernariari Iturrinok ezagutu zuen egoera penagarrian aurkitzeko? Hori idazleak berak ere ez du jakingo ziurrenik, baina ariketa polita izan daiteke eskolarako.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak