« Zenbait xenda Lazarragarenganako bidean | Betiko mamuen itzulera »
Marearen erraietan / Jose Inazio Basterretxea / Alberdania, 2006
Bizitza badoa? Ana Urkiza / Deia, 2007-03-02
Jose Inazio Basterretxeak bere lehen eleberria, Falo zantarra, 1988an idatzi zuen eta honakoa, Marearen erraietan, bere bigarren eleberria du.
Nobela honen egitura lau kapituluk osatzen dute; hauek beste bospasei azpi-kapitulutan banatuta daude eta hauetako bakoitza beste hainbat zatitan, atal bakoitza, orain Pauloren eta orain Iruneren (pertsonaia nagusiak) hausnarketak eta ibilbideak deskribatzeko erabiltzen dituelarik. Egitura oso eskematikoa eta hermetikoa eraiki du Basterretxeak, sendoa.
Kapituluen eta azpi-kapituluen tituluak, liburuarena bezala, eleberriaren metafora argia dira. Narratzaileak egiten duen bizitza eta heriotzaren gaineko irakurketa eta hauek itsasoarekin duten harremana sumatzerakoan kargutzen da irakurlea, jaiotza, bizitza eta heriotza zein gertu dauden naturarekiko, zein gertu, etengabeko bizitza eta heriotza suposatzen duen itsasoarekiko.
Lehenengo bi kapituluek heriotzari egiten diote erreferentzia, biziaren galerari, eta beheranzko irudia osatzen dute; azkeneko bi kapituluek, ostera, bizi berriari eta bizi zikloari egiten diote dei, eta goranzko zentzua hartzen dute.
Estilo oso landua erakusten digu Basterretxeak, metaforaz, esaeraz eta erreferentzia anitzez betea. Hizkuntzaz eta literatur jokoez gozatzeko aukera paregabea ematen dio idazleak irakurleari: elkarrizketa bizkorrak, erritmo arina, anekdota txikiak ase arte janzteko joera… Alde literarioa, beraz, oso ederra. Gai aldetik ere, hausnarketa sakonak eskaintzen ditu idazleak. Hain askotan tratatutako gaiak izanagatik, ikuspuntu natural bat ematen saiatu dela esan liteke: denbora eta bizitzaz, maitasuna eta amodioaz… Lehenengo bi kapituluetako gaiak, heriotzaren eta gainbeheraren ingurukoak, hala ere, askoz lortuagoak daudela esan liteke. Heriotzaren begietatik bizitza nola ikusten eta sentitzen den deskribatzen asmatu du idazleak, ikuspegi modernoa eta berria eskaintzen baitu. Azken bi kapituluetan, ostera, gehiegizko kointzidentziaz eta ebidentziaz betea, ikuspegi klasista erakusten du idazleak. Lehenengo zatiarekiko ezberdina, arras. Obrak erritmo eta tonu bera izaten jarraitzen du baina gaiaren tratamendua guztiz bestelakoa da. Horrek biziki kolpatzen du aurreko ikuspegi irekira eta berrira ohitutako irakurlea.
Gozatzeko liburua, benetan, Basterretxearena, landua eta biribila; hain gertukoa baina ezezaguna zaigun gaiaren inguruan hausnartzeko estakuru bikaina.
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro