kritiken hemeroteka

8.799 kritika

« | »

Sex abaroa / Paddy Rekalde / Txalaparta, 2000

Sex abaroa Koldobika Ezberdin / Putz, 2001-02

Lehenik eta behin, Putzekoek -kriterio onez- hemen idazteko eman didaten aukera eskertu nahi nuke, elizgizonok Jainkoaren hitza mundu terrenalean barreiatzea baitugu egiteko eta xede nagusi. Jende xumea pekatuaren arriskuez ohartaraztea ez da inoiz izan lan txikia, are gutxiago baloreen dekadentzia ­arria bizi dugun garaiotan. Txoko hau, beraz, pekatuen garbitzeko ahaleginean erabiliko dut aurrerantzean.

Oraingoan dakarkizuedan liburua Paddy Rekalde ezizenpean eskutatzen den demonino ankerrak idatzi du. Izenburuak berak ezin hobeto islatzen du barruko mamiaren lohikeria: “Sex abaroa”. Zinez diotsuet, ez da liburuan orrialderik fede oneko gizon-emaztekion gaitzespen erabatekoa merezi ez duenik. Luze jardun dut liburuari darion lohi eta zikinkeria aztertzen. Hamaika aldiz miatu ditut liburuko azken zoko-bazterrak, eta konturatu naiz haragizko pekatuan erortzeko gonbitea behin eta berriro, etengabe errepikatzen dela Luziferrek berak nekez sinatuko lituzkeen poesia tankerako lerro hauetan guztietan zehar. Argazkiak ere instantean sutaratzeko modukoak dira. Lotsa, tristura etsia baino ez diote eragingo giristino zintzoari. Ene arimari negar-malkoak darizkio.

Kristautasunak erro sakonak bota dituen Euskal Herri honetan argitaratu izanak larritasun handiagoa eransten dio berriro izendatzea merezi ez duen liburu honi. Txalaparta argitaletxeak izan duen erantzunkizun handia ezin inola ere ahanzturaren eremuan kokatu. Nola argitara daiteke horrelakorik gure artean? Non dira horrelakorik gerta ez dadin erne egon beharko luketen agintari eta erakundeak? Euskaldunon izen, izan eta senaren prestijioa dago jokuan. Arazoaren tamainak marka guztiak hautsi ditu oraingoan, jaun-andre agurgarriok. Degradazio moralean lerratu nahi ez dugunok gogor egin behar dugu horrelako liburuak ez daitezen inoren eskuetan eror. Izan bitez orriok errauts!

Azken kritikak

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Erroen izerdia
Jone Bordato

Mikel Asurmendi

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

Hedabideak