« Gizakiaren alde ilunak | Barruko borrokak »
Dioranak / Patxi Iturregi / Elkar, 2006
Dioranak M. Egimendi / Aizu!, 2006-11
Ustekabea eta egonezina eragiten dute ipuin hauetako askok, harridura ia gehienek. Hasieratik harrapatzen dute, gainera, irakurlea hau bezalako esaldiekin, adibidez: “Ekainean hautsi nuen marka: sei hilabeteko epe laburrean hiru aldiz egotzi ninduten lanetik”. Eta beste hau ere ez da makala: “Baxera-garbigailuaren barruan topatu zenuen duela hiru aste, eta, noski, harritu egin zinen. ‘Zer da hau?’, galdetu zenion zeure buruari, ‘Nork jarri du hemen? Xanpain-kopak urratuko dizkit'”. Are gehiago, zer hori zer demontre den jakin gabe geratzen garenean ipuin osoa jakin-minez irakurri ostean.
Bestalde, hizkuntza aldetik, Dioramak ipuin bilduma oso egokia da euskara ikasten ari direnentzat, ipuinak laburrak direlako eta estilo zuzena eta erraza erabiltzen duelako Iturregik. Baina lehen aipatutako ezaugarri horrek, irakurlearengan harridura sortze horrek alegia, agian, une txarren bat pasaraziko dio bere euskara mailaz oraindik oso ziur sentitzen ez den irakurle hasiberriari. Izan ere, ez da oso arrunta “Ama… Ama berpiztu da” bezalako esaldiak irakurtzea, ezta?
Bada, esandakoa, lagin moduan eskainitako pasarteek irakurleon jakin-mina piztuko ahal dute, bilduma honek irakurtzea merezi du-eta. Horrek ez du esan nahi ipuin guzti-guztiak gustukoak izango dituzuenik, baina, 66ren artean, asko bai, ikuspuntu, argumentu eta gai askotarikoak baitira.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez