kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

Zazpi urkatuak / Leonid N. Andreiev (Jose Morales) / Alberdania / Elkar, 2006

Ilunpetan Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2006-07-21

Liburuari izenburua ematen dion testua narrazio luzea da, eta, egia esan, Leonidas Andreiev ezaguna bada narratzaile aparta izan zelako da. Garai batean bederen haren testuak sarri azaltzen ziren ipuin antologietan. Orain gutxiago, noski, baina horrek adierazten du aldatu egin direla ipuinari buruzko iritzi eta gustuak, besterik gabe. Hala ere, oso estimatua izan zen garai batean. Cansino Assensek gazteleratu zituen haren lanak, arrakasta handiz, gainera. Indarra dute, oraindik, itzulpen horiek, argitaratzen baitira, itzultzailearen izenik gabe. Bizitza, ordea, beste kontua da, eta Andreieven bizitza ez zen, dakigunez, oso zoriontsua izan. Schopenhauerren eta Nietzcheren ikasle izanik, haien bizi-ikuspegia onartu eta barneratu zuen oso goiz. Beraz, malenkoniara limurtu zen berehala, eta suizidio nahiak jo zuen behin baino gehiagotan: le mal du siécle, jakina. Finlandian hil zen 1919an, eta handik ez oso urruti, Victor Sjöströmen eskutik etorriko zen haren berpiztea, zinemara eraman baitzuen haren lan bat, “Pailazo malkoak”, hain zuzen. Geroago, Ingmar Bergman ere Andreieven ipuinetan oinarrituko zen zenbait pelikulatan.

Profetatzat zuen bere burua. Munduaren zirkua ikusi zuen, barregura baino negargura sorrarazten duen pailazokeria. Baina berak ez zuen barre egiten; oso gutxitan eta inor ez zuenean begira. Etsipenez jaio balitz bezala zen, mundua negar egiteko tokia zitzaion, baina negar ere ezin egin zuenez, halako erdi barre erdi negarra geratu zitzaion aurpegian, eta testuetan, batzuetan ironia bihurtzen zitzaiona.

“Zazpi urkatuak” heriotzara kondenatutako zazpi lagunen historia da, ziegan daudelarik kontatua. Testu horrekin batera, liburuan daude, dotore itzulita, “Ilunpeak” eta “Espektroak” izeneko testuak. Horietan nabarmena da Andreieven sentimendua, sufritzen ari direnekiko maitasunez betea.

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak