kritiken hemeroteka

8.754 kritika

« | »

Bala hutsak / Castillo Suarez / Elkar, 2006

Azalekoa eta azalarena Igor Estankona / Deia, 2006-04-04

Umorea eta probokazioa, poema arean bortitzak, zaurietan arakatzeko ezin eutsizko joera… Castillo Suarez aurkezteko, urteak joan eta urteak etorri, beti entzuten ditugu antzeko berbak. Gizon-emakumeen harremanen gainekoak ei dira bere liburu guztiak. Eta batek baino gehiagok galde egin diezaioke bere buruari ea benetan merezi duen hurrengo poemategia irakurtzeak, finean prosaikoa eta intentsua betiko antzera nahasteko asmoz idatzia bada.

Nik behintzat ez diet hainbeste misterio ikusten “Bala hutsak” honetako poema askori. Baina badirudi zenbaitek luma hartzen dutenean ezin ulertuzko zeozer kontatu behar digutela, harrapatu ezik ere orriaren hirugarren dimetsioan izkutaturik legokeen egia bat. Castillo Suarezen edozein poema modu biluzean eta filtrorik barik irakurtzeko idatzi dela esango nuke nik. Egoera pertsonalak kontatzen dituzte, era ederrean idatziak daude eta batzuetan, soilik batzuetan, zerbait sakona iradoki dezakete, edo oroitzapen bat desestali, edo bizitzari buruzko ideia zahar bat berretsi. Izan ere, barru-barrukoa erakutsi dezake irudi sinple batek, aspaldi ikasi genuen hori.

Baina irudi arranditsuegiek hotz xamar utz gaitzaketen modu berean, barne-gogoetez, gogaitasunez eta amodioz betetako egunerokotasun bat ere aspergarria izan daiteke. Ia guztiaz erlijiosotasun oldarkor batez idazterik ez dago, baina Castillo Suarezen “Bala hutsak”ekin ere errotonda bati bueltaka ari nintzela sentitu nuen momentu batez. “Bala huts” hauen ibilbidea izugarri arteza da, eta klabe nagusiak ezagutu gabe eta itsu-itsuan koaderno pertsonal batean murgiltzen gaituela ematen du. “Spam poemak” baino sakonago eraman nau liburu honek, eta badirudi nire alderdi koldarrari ez zaiola gustatu. Castilloren independentzia eta nekaezintasuna estimatzen ditut, baina azkenerako beste pentsamendu batzuekin nahastu zitzaizkidan bereak: ezagutzen ez ditugun egoeretan imaginatu ezin ditugun intimitate guztiak irakurleari sentiaraztea posible al da? Ni sentitzen ari ez naizen hau ote da poema hauek esan nahi didatena? Nahasturik, pentsatu nuen norbere bizitzaren literatura honek, posmodernitateak irakurtzera eta idaztera ohitu gaituen genero honek, arriskua barruan daramala maiz.

Azken kritikak

Garondoan
Gorka Bereziartua

Asier Urkiza

Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa

Nagore Fernandez

Kantu leuna
Leila Slimani

Maialen Sobrino Lopez

Odola kantari
Unai Elorriaga

Mikel Asurmendi

Bihotzean napalma
Pol Guasch

Irati Majuelo

Izatearen arintasun jasanezina
Milan Kundera

Aritz Galarraga

Zerua hemen
Oihana Arana

Ibon Egaña

Espekulazioak
Arrate Egaña

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Asier Urkiza

Fikziraultzaileak
Kamikaz Kolektiboa

Nagore Fernandez

Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa

Maialen Sobrino Lopez

Ni, laiko
Markos Zapiain

Mikel Asurmendi

Zainetatik zilarra
Nahia Intxausti

Maddi Galdos Areta

Artxiboa

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

Hedabideak