kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Kearen truke / Aritz Gorrotxategi / Alberdania, 2005

Axularren itzalaren peskizan Mikel Asurmendi / Irunero, 2005-11

Kearen truke liburuaren letretara iritsi aitzin, liburua azala nahiz kontrazaletik helduta, orri beltz bi hostokatu behar izanen dituzu alde bakoitzetik. Alta bada, hasi aitzin, azalak eta kontrazalak ederki asko gaztigatuko dizute barneko giroaz.

Gibeletik hasita, hona hitz adierazgarri hauek: “Ke urdinak ke beltzari utzi dio leku aingeruek zitalei nola”. Ahapaldiak giro beltzaren aurrerapena duzu, baita bertan harildutako kontakizuna euskal giro beltzean mamitua eta asmatua dagoela adierazi ere.

Eleberrigileak gure iraganean ederki asko arakatu du, Axularren Gero ospetsua besapean hartuta. Hau da, gure historia aztertuz edo ikertuz, Gero liburuaren baitan eta bere egilearen nortasunean —deabruari bere itzala saldu zion gizonaren nortasunak beltza behar luke inondik ere—, eleberri historikoaren ezaugarriak eskaini, eta gure literaturaren ikono eta ikurra den liburu bati buruzko hainbat esamesa edota juzku iradokiarazi dizkigu.

Azaletik (Antton Olariagak egina) aurrera eginen dugu orain. Genero honetan irudika genitzakeen osagarriak datoz bertan. Kearen truke izenburuak, egileak bilbatu duen suspensezko egoerei aura eta kolore moduko bat ematen die. Keak esanahi berezia du istorioan, ez da horregatik alferrik zabaltzen. Pertsonaiak edota euren irudiak, Samuel Elizalde polizia-ikerlariarena nahiz Axular beraren pertsonaia —benetakoa nahiz fikziozkoa— historikoarena irudikatu ditzakegu. Azaleko kolore laranja eta beltzek biziki laguntzen dute datorren tunel beltzaren barruan joaten.

Behin tunel beltz honetan sartuta, Aritz Gorrotxategi idazleak Donostian izan litekeen hirian kokatzen du istorioa, kokagunea izendatu gabe hala ere. Samuel Elizalde ikerlariaren nortasunaren —edozein eleberri beltzean funtsezkoa— inguruan argumentu interesgarria tolestu du egileak. Gaurko munduan paratua —euskaldunok bestela uste arren, mundu zinez beltza— eta gure iragan munduan arakatua —egileak frogatu digunez, naski, orain arte arakatu izan den baino gehiago arakatzea merezi duena—, egileak literaturaren zirrikitu berriak ireki dizkigu liburu honen bitartez. Fikziozkoa izanagatik gure mundu hurbileko thriller paregabea aurkituko duzu. Gaia originala izateaz gain, istorioa eta historiako pasarteak sinesgarriak eta sendogarriak izan daitezen, hizkuntza ondo malgua eta jasoa lortu baitu Gorrotxategik.

Bejondeizula Aritz!

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak