« Jai Alai | Argilunetan oro denean itzal »
Hamabost zauri / Karmele Jaio / Elkar, 2005
Hamabost modu esan ezin diren gauza horiek esplikatzeko Gorka Bereziartua / www.eremulauak.com, 2005-03-06
Autoan doazen bitartean eztabaida bizian ari den bikote bat, apunteak ikasi ezinda leihotik bikote bat zelatatzen ari den ikaslea edota etxetik ihes egin duen neska gaztea: horiexek dira, besteak beste, Karmele Jaiok (Gasteiz, 1970) Hamabost zauri bere lehen liburura ekarri dituen pertsonaiak. Lehen liburua du, baina aurretik ere izan genuen bere berri, hainbat literatur lehiaketa, 2004. urteko Igartza saria besteak beste, irabazi baititu.
Hamabost istorio bildu ditu guztira, hamabost bizitza zati, hamabost zauri; batzuk gupidarik gabe irekiak eta odoletan (Izen hauskorrak narrazioan adibidez); itxiko ote diren galdetzen digutenak besteak (Zauri kronikoak). Badira bakardadeak sortutako zauriei buruz ari diren istorioak (Lainoa sartu da) eta errutinaren labankadak agerian uzten dituztenak (Zuk nahi duzuna).
Horien guztien atzean aitortu gabeko sekretuak, bete gabeko gurariak eta egunerokotasunaren premiekin derrigortuta bizi diren pertsonak ipini ditu Jaiok. Giza harremanek sortutako minari buruz idatzi du egileak, eta errutinak sotutako tragedia txikien benetako dimentsioa azpimarratu du lehen obra honetan. Narrazio hauetako protagonistak, edozein hiritako pertsona anonimoak izan litezke, baina bakoitzak badu harrapatzen gaituen zerbait, aspalditik ezagutuko bagenitu bezala. Istorio intimistak dira, kanpoko itxurak alde batera utzita pertsonen muinera zuzen zuzenean doazenak, eta hori dela eta, irakurleak bere izakeraren alderdiren bat topa dezake narrazio hauetako pertsonaietan.
Kritikaren bat egitekotan, agian ukitzen dituen gai sakonak direla eta, narrazioek luzeagoak izan beharko luketela esan beharko genuke. Batzuetan gehiago sakontzea eskatzen dutela istorioek.Gehiago irakurtzeko gogoz geratu garela azken finean. Baina lasai, Igartza saria irabazi duen Amaren eskuak eleberria bidean da eta. Bitartean zain egongo gara. Orain artekoak merezi izan du.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi