« Bezeroei eskainitako begirada samur eta hurbila | Bizitzaren simetriaz »
Barazkijalea / Han Kang (Gema Lopez Las Heras) / Elkar, 2025
Munduko uko Jon Martin-Etxebeste / El Correo, 2026-08-12
Erabaki txiki batek patriarkatuan eragiten duen oihartzuna kontatzen du “Barazkijalea”-k eleberriak: emakume batek haragia jateari uzten dio. Ukoa desobedientzia erradikal bihurtzen du, eta emakumearen erabakia onartzeko prest ez dagoen familiako egituran arrakala sakona sortzen du. Idazleak indarkeria sinbolikoa, gorputzaren gaineko kontrol soziala eta askatasun pertsonaren mugak aztertzen ditu. 2024an Literatura Nobel saria jaso zuen Han Kang idazle korearrak 2007an argitaratu zuen. Gema Lopez Las Herasek itzuli du maisuki Jokin Zaitegi saria jaso ondoren.
Egitura aldetik konplexua da liburua: Yeonghye da nobelako protagonista; barazkijale bihurtzeko erabakia hartzen du eta zuhaitz bihurtu nahi luke; baina eleberrian apenas duen ahotsik. Irakurleak senarraren, koinatuaren eta ahizparen begietatik irakurriko du emakumeari buruz; beraz, protagonistarekiko aurreiritziak, juzkuak eta proiekzioak dira liburuan jasotzen direnak. Lehen zatian senarraren ahots lakonikoa da nagusi. Gizonak ez du emaztea maite; egokia eta neurritsua zelako aukeratu zuen behinola. Emaztearen ukoa ordena sozialaren aurkako erasotzat hartzen du. Bigarren zatia koinatu artistaren ikuspegitik kontatzen da. Lorez margotutako gorputz biluziak fantasia sexual bihurtzen zaizkio eta modu kezkagarrian otzandu den koinata bihurtuko da bere musa. Pasarteok bortxaren mugak esploratzen dituzte.
Bestalde, gorputza arte-objektu bihurtzen da eta edertasuna beste kontrol mekanismo bat gehiago dela gogorarazten da. Ahizparen begiradarekin osatzen da hirugarren zatia, eta liburu itxierak errukia eta zaintza uztartzen ditu. Alienantea den mundu batean disoziazioa eskubide gisa aldarrikatzen du liburuak: munduari osoki uko egitea, gizartearen indarkeria irensteari uztea izan daiteke naturari lotuta jarraitzeko bide bakarra.
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui