« “Poesia fikzioa da…” | Negarra, izurria bezala »
Lorategi beldurgarriak / Michel Quint (Josu Zabaleta) / Erein, 2003
Egia eta oroitza Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2003-11-21
Izenburua Guillaume Apollinaire-ren poema puska batetik hartua da: “Bai hunkigarria granada, gure lorategi beldurgarrietan”. Baina aipamen hori bezain garrantzitsua da sarrerako testua. Bertan autoreak berak azaltzen du Maurice Paponen aurkako epaitegian, giza kondizioaren aurkako krimenak egiteagatik kondenatua bera, pailazo bat azaldu zela, eta ez ziotela sartzen utzi. Maurice Papon, epaitu zuten egunean, adinean sartuxea zen, baina historia izugarria zeraman berari josita, iltzez bezala: Vichyko gobernuaren garaian Girondako prefeta izan baitzen, eta judu asko, gizon-emakume asko, bidali zituen lehendabizi Drancyra eta handik Auschwitzera. Sarrera horretan bada esaldi bat, nozi edo nozi gogoratu beharrekoa: “Egiarik ez bada, nola izan, bada, itxaropenik…?” Eta oroimenik gabe? Ba al da itxaropenik oroimenik gabe? Santanayaren hitzak gogoratu behar ditugu, bere iragana ahazten duena hura behin eta berriro errepikatzera dago kondenatuta. Michel Quintek bi gazteren historia kontatzen digu. Biak Erresistentzian sartu dira, adinaren suaz gehiago benetako ideiez bultzaturik baino.
Halako ekintza batean, transformadore bat lehertzen dute. Atxilotu egingo dituzte eta harrobi batean itxi, alemanek sabotaje bakoitza gertatu ondoren, jendea hartzen baitzuten bahi gisa. Bien zaintzaile den alemana, zorionez beraientzat, pailazoa da, bere bizitza arruntean, jakina baita gerra ez dela egoera arrunta.
Eta galdera hauxe da, uler al daiteke pailazo bat, jendeari barrea eragiten diona, borrero izatea, jendeari negarra eta oinazea ateratzen diona? Liburuak badu irakurketa moralik. Soldadu sartu duten pailazoak gazteei lagunduko die, janaria eta edaria ekarriz. Eta batez ere, barrez jarriz, barrea baita, airea bezala, bizitzeko, zoriontsu izateko, beharrezkoa.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi