« Iñakiren gisakoak gogoan: betiko lagunak. Gisakoak! Zenbat? | Letren errepublika »
Itzulpena-Traducción / Angel Erro / Nafarroako Gobernua, 2024
Zubi baten isla Jon Martin-Etxebeste / El Diario Vasco, 2024-12-14
Irakurle, itzuli honako esaldia gaztelaniara: “Autobusak, bihar eta berandu”. Euskaldunak gaztelaniaz pentsatu eta euskarara ekarritako esaldiak irakurtzera ohituta daude. Elebidunek, elebakarrek ez bezala, zubia bi norabidetan zeharkatzeko gaitasuna dute eta Angel Errok jolas hori zukutu du. Idazlea gai izan da zenbait poematan hitz jokoak esan-indar berberaz birsortzeko bi hizkuntzatan eta kokagune berean (“Basia mile” poeman, kasu), eta horrelakoetan zail da jakiten zein den jatorrizko bertsioa eta zein itzulpena. Beste batzuetan gaztelaniazko bertsioa baino zabalagoa, sakonagoa, da euskarazko poema (“Nada-Aberria, egia, ertia, poesia”; eta elebakarraren hizkuntza eta kultura galera erretratatua geratzen da. Zenbait poematan, ordea, izenburuan baizik ez dute lotura bi poemek eta garun bereko bi zonalde estankok idatziak dirudite; norbere buruaren aurka xake partida bat jokatuko balute bezala.
Zaintza, nostalgia, laguntasuna, maitasuna eta literatura dira liburuaren gai nagusiak eta aparteko elegantziaz kontatuak daude. Poema bakoitzaren hizkuntza-hurrenkerak irakurlearen pertzepzioa aldatzen du: lehengo irakurri denak lehenago idatzia dela pentsarazi diezaguke eta eskuineko poemarekin alderaketa sortzen du ezinbestean; baina dena da idazlearen hautua… Liburu jolastia da, lakuan harri xapalak botaraztea bezain. Navarro Villoslada Literatura Sariaren emaitza da liburu hau eta, egia esan, estimatzen dira tamaina honetako askatasuna eta ausardia. Maiz egin izan ditu Angel Errok itzultzaile lanak, ohiko kortsetik ateratzeko zilegitasunik sentitu gabe; oraingoan, ordea, solte jardun du.
Poesia liburu bat da, baina baita testuak itzultzearen ariketari buruzko saiakera bat ere; bilaketa ezinezko, baina ezin ederrago bat: “ez nazazu neure baitan bilatu / ez nagoelako nire larruan”.
Hetero
Uxue Alberdi
Amaia Alvarez Uria
Irakurketaren aldeko manifestua
Irene Vallejo
Nagore Fernandez
Berbelitzen hiztegia
Anjel Lertxundi
Asier Urkiza
Itzulpena-Traducción
Angel Erro
Jon Martin-Etxebeste
Idaztea gibelera zenbatzen ikastea da
Hasier Larretxea
Mikel Asurmendi
Ele eta hitz. Ahoz eta idatziz
Jose Angel Irigaray
Asier Urkiza
Idazketa labana bat da
Annie Ernaux
Nagore Fernandez
Bisita
Mikel Pagadi
Jon Jimenez
Hamlet
William Shakespeare
Aritz Galarraga
Hau ez da gerra bat
Mikel Ayllon
Hasier Rekondo
Feminismo zuriaren aurka
Rafia Zakaria
Jon Martin-Etxebeste
Dimisioa
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Hetero
Uxue Alberdi
Irati Majuelo
Barrengaizto
Beatrice Salvioni
Amaia Alvarez Uria