« Jite unibertsaleko minaren ingurumarian; edota minarekiko konfrontazioa | Patriarkatua bezain zaharra »
Bortxaketa / Joyce Carol Oates (Xabier Olarra) / Igela, 2023
Egiaren erakarpena Ibon Egaña / Deia, 2024-02-17
Maite du probokazioa eta irakurlea jokoz kanpo uztea Joyce Carol Oates idazle estatubatuarrak, eta Amodiozko istorio bat azpi-izenburu paradoxiko eta ironikoa paratu zion Bortxaketa eleberri honi. Jatorriz duela hogei urte plazaratutako liburuak, dena den, bortxaketa baten eta haren ondorenen kontakizuna du ardatz nagusi, New York estatuko Niagara Falls hirian kokatuta. Teena Maguire protagonista bortizki erasotu, bortxatu eta kolpatu zuen mutil gazte talde batek, 12 urteko alabarekin batera etxerako bidean parke bat gurutzatzen ari zela, uztailaren 4 bateko gauerdia pasata. Konortea galtzera arte kolpatu zuten Maguire, eta txalupategian bertan lurrean laga, alaba hurbiletik so zuela.
Gertaera bortitzetan bortitzak Teena nola suntsitzen duen kontatzen du eleberriak, bortxaketaren traumak nola uzten duen subjektu gisa heldulekurik gabe, bizitzeko kemenik gabe, are bizirik iraun izanaz damu. Gerora eta atalka baino ez du gogoratu ahal izango gertatutakoa ere. Pasarte laburretan baina aldi berean gordin eta sakon jasotzen du nobelak sexu-indarkeriaren biktimaren bizitza ez ezik haren ingurukoena ere (bereziki Bethie alabarena) nola geldiarazi eta amiltzen den. Baina bortxaketaren mina ez da gau hartako erasoan geratzen. “Merezita zeukan” izenburua darama liburuko lehen kapituluak, eta bortxaketaren ostean hirian zabaldutako zurrumurru, espekulazio eta gezurrek protagonista erasoaren erruduntzat nola jotzen duten jasotzen du narratzaileak, bizilagunen ahotsen oihartzunak jasoz, gertatutakoaren bertsio erabat alderantzikatua nola zabaltzen den erakutsiz. Lehen orritik eta itzulingururik gabe jartzen dio irakurleari aurrez aurre Carol Oatesek bortxaketaren ostean sarri emakumeek bizi behar dutena: jasan dutenaren errudun bilakatzea, beraien janzkera, portaera edo izaera medio.
Poliziaren ikerketak, medietako albisteen bertsioak eta epaiketaren aurreko entzunaldi-saioa datoz gero, eta beste behin amorruz deskribatzen du narratzaileak Maguirek jasan behar duen berbiktimizazioa, egiarekin zerikusirik ez duten bertsioak entzun beharrarekin hasita. Ahots ugari jaso arren, gertaeren egia hasieratik ebatzita uzten digu narratzaileak, eta horregatik egiten dira mingarri defentsa-abokatuaren hitzak, egiaren izaera ezbaian jartzen dutenak: “Egiaren erakarpena indarretako bat besterik ez da, eta ez beti ahaltsuena”. 1990etako AEBetako justiziaz ari da Carol Oates, baina ez du gaurkotasunik galtzen 2024tik eta Euskal Herritik irakurrita.
Sinesgarritasun erabatekoa lortzen du idazleak nobelan, hainbesteraino ze batzuetan gogorarazi egin behar izan baitiot nire buruari fikziozko lan bat dela hau. Odol hotzean edo gaur eguneko true crime kontakizunak etorri zaizkit burura, eta ez darion sinesgarritasunagatik soilik. Erritmo bizi-biziz idatzitako narrazioak polizi nobelaren osagaiak ere biltzen ditu, bigarren mailako pertsonaia Droomor agentearen bidez nagusiki, eta konta-teknikek ere bizitasunaren alde egiten dute, eserialdi batean irakurtzeko moduko nobela bihurtuz Bortxaketa hau. Zinematografikotik asko duen kontaketa erabat trebean, aldatu egiten ditu idazleak narratzaileak, txertatu egiten ditu diskurtso askotarikoak eta erabaki egiten du planotik kanpo zer utzi, irakurleari eszena horiek sortzeko tartea ematearren. Gertaeren gordintasun muturrekoa eta kritika sozial sakona kontakizun arin batean bilduta eskaintzen dizkigu hala idazleak, traba handirik gabe irakurtzen den eta irakurlea harrapatzen duen nobela onduz. Eta gordintasunaren eta arintasunaren arteko paradoxa horretantxe harrapatu nau idazleak, bigarrengoz gutxienez, jokoz kanpo.
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Barazkijalea
Han Kang
Jon Martin-Etxebeste
Café Mokka
Jabier Muguruza
Aiora Sampedro
Itzala
Maixa Zugasti
Mikel Asurmendi