kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

Isiltasunaren itsasargia / Ibon Martin (Aiora Jaka Irizar) / Elkar, 2019

Hilketak Pasaian Javier Rojo / El Diario Vasco, 2019-11-02

Ibon Martinek jatorriz gazteleraz idatzitako “Isiltasunaren itsasargia” argitaratu da Aiora Jakaren euskal itzulpenean. Nobela beltzaren eta thriller psikologikoaren bideetatik bideratutako idazlana delarik, horrelako literaturan ohituta dagoen irakurlea berehala ohartuko da literatur genero horrek idazleen eskuetan jartzen dituen osagaien konbinatoriatik sortutako idazlana dela. Eta konbinatoria horretan sartzen diren osagaiak ez dira oso ugariak, egia esan. Hilketa bortitz batean du abiapuntua eleberri honek: Pasaian, Platako itsasargiaren ondoan, emakume baten gorpua agertu da, sarraskitua. Ertzainen susmoak berehala bideratzen dira itsasargian bizi den emakumearengana, eta honek, Leire Altuna izeneko nobelista erromantikoak, ikerketari ekin beharko dio bere errugabetasuna aldarrikatzeko. Planteamenduan bertan honelako literaturan ohikoak diren bi osagai agertzen zaizkigu: susmagarri errugabea, batetik; eta, bestetik, ikertzaile profesionalen eta afizionatuaren arteko kontrajarpena. Nobelan irakurleari oso ezagunak gertatuko zaizkion beste osagaiak ere topatuko ditugu. Adibidez, natura eta paisaia erasokorra dirudiena, edo gutxienez, pertsonaien gogo-aldarteekin bat egiten duena; aberastasunaren atzean ezkutatzen den ustelkeria; aspaldiko sekretuen azaleratzea…

Argumentua Pasaian kokatuta dago. Idazleak arreta berezia jarri du gertakarien espazio fisikoa errealista izan dadin, eta xehetasun handiz deskribatzen ditu herri horretako txokoak. Eta gertakarien kokalekutzat halako tokia hautatu duelarik, 80ko hamarkadan kostaldeko hainbat herritan drogak ekarri zuen dramak ere bere garrantzia du argumentuaren garapenean. Giroari dagokionez, elementu bakarraren falta sumatzen dut, zeren gatazka politikoari buruzko erreferentziarik ia ez baitago istorio osoan. Nobela poliziako beltza den aldetik, irakurleak ahaleginak egingo ditu ikerketen hariari jarraitzeko. Baina thriller psikologikoak garrantzia duenez, kausalitate material argirik ez duten ezusteek ere bere tokia izango dute argumentuan.

Azken finean denbora pasarako literatura da, eta irakurleak halaxe ulertu behar du, non zapuztuta geratu nahi ez duen.

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak