« Heriotza lokartua | Errealitatea »
Intimitatea / Hanif Kureishi (Harkaitz Cano) / Txalaparta, 2008
Intimitatea M. Egimendi / Aizu!, 2009-04
Intimitatean, biluzik. Horrela ageri zaigu nobela honetako protagonista, hurrengo egunean, emaztea eta bi semeak utzita, etxetik alde egiteko asmotan dabilen gizonezkoa. Arrakasta dauka lanean, amorante ezkutua ere bai, baina ezin du familia bizimodua gehiago jasan, eta badoa, lagun baten etxera. Joan aurreko gauean buruari ematen dizkion bueltek eta sortzen zaizkion zalantzek osatzen dute kontakizuna, eta gogoeta horien bidez, denboran aurrera eta atzera eginez, joango da irakurlea protagonistaren ezkon bizitzako miseria txikiak eta desilusioak ezagutzen.
Hasieratik dakigu zein izango den nobelaren bukaera, protagonistaren erabakia irmoa baita, nahiz eta zalantza une batzuk agertu. Gau horretan, alde egiteko bezperan, lo dagoen emaztearen ondoan etzanda, honela dio protagonistak bere buruarekiko: “Esnatu, besoak izarapetik atera eta maite nauela esaten badit, aurpegia burkoan hondoratu eta ez dut sekula alde egingo”. Hala ere, gutxi irauten du irakurlearen zalantzak, segidan honela dioelako: “Baina berak ez du inoiz halakorik egin; nik ere ez harekin”. Ez dago harremana salbatzeko esperantzarik.
Hori guztia kontatzeko idazleak darabilen hizkuntza naturaltasunez betea da, hurbila. Azken finean, protagonista bere buruari ari zaio, sentimenduei hitzak jartzen. Jatorrizko testua ezagutu ez arren, ziur Harkaitz Canok itzultzaile gisa egindako lanak baduela zerikusirik horretan.
Izena eta izana
Jon Gerediaga
Asier Urkiza
Amok
Stefan Zweig
Nagore Fernandez
Auzo madarikatua
Felix Urabayen
Jon Jimenez
Lur jota Parisen eta Londresen
George Orwell
Amaia Alvarez Uria
Olatuak sutzen direnean
Haritz Larrañaga
Joxe Aldasoro
Bisita
Mikel Pagadi
Mikel Asurmendi
Lur jota Parisen eta Londresen
George Orwell
Asier Urkiza
Eresia
Goiatz Labandibar
Nagore Fernandez
Carmilla
Joseph Sheridan Le Fanu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Borrero txiki bat
Xabier Mendiguren
Mikel Asurmendi
Puntobobo
Itxaso Martin Zapirain
Jon Jimenez
Txori Gorri. Andre siux baten idazlanak
Zitkala-Sa
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Profilak (Mugetan barrena)
Amaia Iturbide
Paloma Rodriguez-Miñambres
Paradisuaren kanpoko aldeak
Bernardo Atxaga
Mikel Asurmendi